Europako Parlamentuko osoko bilkurak, gaur, asteartea, EAJ-PNVren babesarekin, Euroganberako eta Kontseiluko negoziatzaileek aireko bidaiarien eskubideei buruzko araudiaren inguruan itxi duten akordioa onetsi du. Araudiak orain arte bezala jasotzen du konpentsazioa emango zaiela hiru urtetik gorako atzerapenak edo baliogabetzeak sufritzen dituzten bidaiariei, eta aldi berean bermatzen ditu itzulketa arinagoak eta babes handiagoa desgaitasuna duten pertsonentzat eta 14 urtetik beherako adingabeekin bidaiatzen diren familientzat, eskuko ekipaiaren doakotasuna bermatuko ez duen arren.
“Are akordio anbiziotsuagoa nahiko genukeen eskuko ekipaiari dagokionez, Europar Batasunaren Justizia Epaitegiak emaniko epaiarekin lerrokatuta, baina zalantzarik gabe, Europako Parlamentuaren ekinari esker lortutakoak hobekuntza nabarmenak eskaintzen ditu: bidaiariek orain arteko eskubide berbera izango dute kalte ordaina eskatzeko hiru ordu baino gehiagoko atzerapenen aurrean. Gainera, 14 urtetik beherako adingabearekin bidaiatzen den edozein pertsonak ez du gainkosturik ordaindu beharko ondoko eserlekuak erreserbatzeagatik eta ez digute itzulerako txartela baliogabetuko, joanekoa erabili ez arren. Bidaiarien eskubideak eta babesa hobetuko duten neurriak dira, beren eskubideak sendotu egingo direlako”, baloratu du EAJ-PNVko eurodiputatu Oihane Agirregoitiak, EBren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabi hilabetetara indarrean sartuko den araudia onartutakoan.
Araudiaren arabera, bidaiariek orain arte bezala kalte ordaina jasotzeko eskubidea izango dute hegaldi guztien kasuan, hegaldiak hiru ordu baino gehiago atzeratzen badira: 250 euro arte 1.500 kilometrorainoko bidaietan, 400 euro Europar Batzordearen barruan eginiko hegaldietan eta 1.500 eta 3.500 kilometro arteko bidaietan eta 600 euro gainerakoetan. Kalte ordain hori jasotzeko eskubidea izango dute 14 eguneko baino epe laburragoan hegaldia bertan behera uzten zaien bidaiariek
Gainera, eta gorabeherak gertatu ondoren, aerolineek bidaiari bakoitzari lau eguneko epe barruan abisatu beharko diote, argi eta garbi egin ere, kalte ordaina jasotzeko eskubidea duela eta nola erreklamatu ahal duen. Gorabeherak bat baino gehiago badira, metatu ahal izango dira.
Araudiak bermatu egiten du ontziratzeko lehentasuna emango zaiela desgaitasuna duten pertsonei, haurdunei , orgatxoetan doazen haurrei eta haiekin doazenei, eta bata bestearen ondoan joan ahal izango dira aparteko kopurua ordaindu beharrik gabe. Lehentasun berbera aplikatuko zaie hamalau urtetik beherako adingabeekin bidaiatzen diren familiei, apartekoa ordaindu gabe beren guraso edo tutoreekin bidaiatu ahal izango direlako. Gainera, bidaiariek askatasun osoz aukeratu ahal izango dute ontziratzeko txartel fisiko edo digitala, inolako aplikaziorik erabili beharrik gabe, eta txartelean dagoen izenean akatsak doan zuzentzea ere, akatsa 48 ordu lehenago antzematen bada. Hori ere ezin izango da ontziratzea ukatzeko arrazoia izan.
Araudia behin indarrean jartzen denetik, aerolineek ezin izango dute ukatu txartel baten bueltakoa, pertsona horrek joanekoa erabili ez arren, eta garraioa eman beharko dute hegaldia beste aireportu batetara desbideratzen denean, kalte ordaina barne, baldin eta azken atzerapena hiru ordu baino luzeagoa bada. Eskuko ekipaiari dagokionez, akordioak bermatzen du prezio guztietan are gardentasun handiagoa aplikatu beharko dela eta proposatzen diren txartel guztiek eskuko maleta eramatea ahalbidetu beharko dutela, osagarri pertsonalaz gain. Baina horrek ez du bermatzen maleta eramatea doakoa izango denik, aerolineek are tarifa merkeagoa eskaintzen jarraitu ahal izango dutelako, maletarik gabe bidaiatzen den kasurako.