Oihane Agirregoitiak "ordenaz" eta "humanismoz" "kudeatutako" Europako migrazio-politika defendatu du

EAJ-PNVko eurodiputatuak ohartarazi du Ceuta ezin dela balizko konponbide baten zain egon, eta erantzukizunez jokatzea eskatu die Espainiako gobernuari, Marokori eta Europar Batasunari
 Oihane Agirregoitiak
15 Iraila | Europako Legebiltzarra

Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak gaur bertan, asteartearekin, Europako Parlamentuan hartu du hitza, eta erantzun arin eta koordinatua erreklamatu du Ceutak egun bizi duen egoera larria konpontzeko, uztailaren amaieran Marokotik 80.000tik gora pertsona sartzean presio migratzaile handia bizi baitu egunotan. “Ez dugu albo batera begiratuko Marokoko Erresumari, Espainiako gobernuari edo Europar Batasunari dagozkien erantzukizunei dagokienez. Europako kanpoko muga bat bortxatua izan dela ikusi dugu, hiri bat gainez eginda geratu dela, segurtasun arazoak, adingabeak baldintza okerrenetan kaleetatik, egoerak gainezka egin dion gobernua eta  erantzun okerra Europar Batasuneko hainbat Estatu kideren aldetik”, deitoratu du.

Hitza hartzeko izan duen tartean Agirregoitiak defendatu du halako egoerei “ordenarekin” eta “humanismoarekin” erantzun behar zaiela. Gogora ekarri duenez “immigrazioa kudeatu egin beharra dago” eta “mugak kontrolatu egin behar dira”. Gainera, “babesa jasotzeko eskubidea duenak jaso egin behar du”, baina eskubide hori ez duenak “itzuli egin beharko luke, legearen arabera eta giza eskubideak errespetatuz, betiere”.

Era berean, eurodiputatu jeltzaleak  gogora ekarri nahi izan du eztabaidaren bezperan Marokoko Erresumaren misioak EB eta NATOren aurrean Ceutari buruz astearte honetan Europako Parlamentuaren osoko bilkuran egindako eztabaidaren harira eurodiputatuei igorritako mezua. Eztabaida honen ondoren gai horren inguruko ebazpena bozkatuko da ostegunean Europako Parlamentuan.

“Egoera tamalgarri hau erabat ezohikoa izanik, bere tamaina eta konplexutasuna kontuan hartuta, Marokok konpromisoa hartzen du eragindako pertsona guztiak berriz onartzeko, baita Marokoko herritarrak, inoren kargura ez dauden adingabeak eta hirugarren herrialdeetako nazionalak ere. Bada, hala  egin dezatela, egunotan ikusten ari garen irudiek eta informazioak ez  baitute  gauza bera esaten", azaldu du Agirregoitiak. Amaitzeko gogoratu nahi izan duenez “Marokoren asmoa da  2030eko Munduko Futbol Txapelketaren finala bere lurraldean hartzea” eta ,beraz “gaitasun nahikoa badu halako eta bestelako errealitate eta desberdintasunei aurre egiteko”, “horixe baita gobernatzea eta aberastasuna banatzea”.

PARTEKATU