BIDEOAK

Aitor Esteban, Atenastik:
URR. 24 | EBB

Aitor Esteban, Atenastik: "Europa, demokrazia, giza eskubideak eta euskaldunen interesak defendatzen ditugu"

Greziako hiriburuan egindako Europako Alderdi Demokrataren urteroko Kongresuan, 20 herrialde baino gehiagotako ordezkaritzen aurrean, EAJ-PNVren EBBren presidente eta EADren lehendakariordeak gogorarazi du Batasuna "muturreko indarren itzuleraren aurkako babes gisa" sortu zela, eta "demokrazia herritarren eguneroko arazoei erantzunez" defendatzen dela
Javi Ollo, Aitana Duque eta  Anika Luján Geroa Bairen hautagaiak izango dira Kongresu eta Senaturako
URR. 23 | NBB

Javi Ollo, Aitana Duque eta Anika Luján Geroa Bairen hautagaiak izango dira Kongresu eta Senaturako

Javi Ollo, Aitana Duque eta Anika Luján EAJ-PNVko alderdikideak Geroa Bairen hautagaitzan joango dira azaroaren 29ko Kongresu eta Senaturako hauteskundeetara. Javier Ollo Martínez eta Aitana Duque Martínez Diputatuen Kongresurako hautagaitzako kide izango dira Anika Luján Martínez Senaturako hautagaitzan joango da
Etxebizitza eskuratzea errazago egiteko, neurri fiskalen akordioa adostu dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk
URR. 22 | EBB

Etxebizitza eskuratzea errazago egiteko, neurri fiskalen akordioa adostu dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk

Alderdi biek zerga multzo bat hitzartu dute alokairua arrazoizko prezioan sustatzeko eta etxebizitza hutsak merkaturatzea bultzatzeko, aurrezpen pribatua epe luzeko inbertsiora bideratzeko eta tentsio handiko guneetan etxebizitzak eta ostatu turistikoak metatzeari buruzko fiskalitatea indartzeko
Kongresuan EAJ indartsu baten beharra aldarrikatu du Vaquerok:
URR. 22 | Kongresua

Kongresuan EAJ indartsu baten beharra aldarrikatu du Vaquerok: "Euskadin ongizate handiagoa dugu, justizia sozial zabalagoa eta kohesio handiagoa euskal autogobernuari esker, eta hori Madrilen EAJk baino ez du defendatzen"

• EAJ-PNVk Gipuzkoatik Kongresurako aurkezten duen hautagai Maribel Vaquerok gaur defendatu du talde jeltzalea dela Kongresuan Euskadiren interesak defendatzen dituen “bakarra”, eta azpimarratu egin du arriskutsua dela Estatuari alfonbra gorria jartzea eskumen autonomikoak diren gaiak arautu ditzan. Horren adibide gisa azaldu du Etxebizitza Legearekin gertatu dena, eta ohartarazi du PP eta Vox-en arteko balizko gobernu bati emango litzaiokeen ahalmenaz
Oihane Agirregoitia: “Guztiz premiazkoa da Adimen Artifizialaren munduko gobernantza indartzea”
URR. 22 | Europako Legebiltzarra

Oihane Agirregoitia: “Guztiz premiazkoa da Adimen Artifizialaren munduko gobernantza indartzea”

Gaur, ostegunarekin, osoko bilkuran egin den eztabaidan, EAJ-PNVko eurodiputatuak AAren potentziala baliatzeko eta teknologia honek dakartzan arriskuak kontrolatzeko deia egin du, inor atzean utzi gabe
Esteban, Martiarena eta Agirregoitia Atenasen Europako Alderdi Demokrataren urteroko Kongresura joango den EAJ-PNVren ordezkaritzaren buru gisa
URR. 22 | Europako Legebiltzarra

Esteban, Martiarena eta Agirregoitia Atenasen Europako Alderdi Demokrataren urteroko Kongresura joango den EAJ-PNVren ordezkaritzaren buru gisa

20 herrialdetako ordezkaritzak hartuko dituen Europako gailurra ostiralean eta larunbatean egingo da polisean, eta ordezkaritza jeltzalea osatuko dute Mikel Hidalgok, Mikel Arruabarrenak, Eric Galvezek, Aitana Duquek, Mireia Aranbarrik eta Aitana Agirrek
Oihane Agirregoitia Europako berrikuntza lege berriaren txostengile izango da Euroganberan
URR. 21 | Europako Legebiltzarra

Oihane Agirregoitia Europako berrikuntza lege berriaren txostengile izango da Euroganberan

Legeriaren helburua da ekosistema egokia sortzen laguntzea ideiarik berritzaileenak garatu, finantzatu eta zabaltzeko, Europatik atera beharrik izan gabe
Aitor Estebanek gogoratu duenez
URR. 21 | EBB

Aitor Estebanek gogoratu duenez "asko eta asko ultraeskuinari geldiarazteko beharraz ari diren arren EAJk PP-VOX inbestidura geldiarazi zuen 2023an": "Nagusi izango ginen hala egin ez bagenu"

EBBren buruak ziurtatu duenez “pentsioak pertsona askoren mantenua dira, eta gai hori ezin da arinkeriaz hartu”: “Ez daude arriskutan”
ETAren jarduera armatuaren amaieraren 15. urteurrenean, EAJ-PNVk bakean  bizi den Euskadi aldarrikatzen du, eta gizarteari dei egiten dio atzerapausorik ez emateko
URR. 20 | EBB

ETAren jarduera armatuaren amaieraren 15. urteurrenean, EAJ-PNVk bakean bizi den Euskadi aldarrikatzen du, eta gizarteari dei egiten dio atzerapausorik ez emateko

Jeltzaleek berretsi egiten dute askatasunarekiko, bizikidetzarekiko eta balio demokratikoekiko konpromisoa, horiek baitira beren jarduera politikoaren funtsezko zutabeak, Euskadirentzat memoria izango duen etorkizunari begira.
Vaquerok PPri ohartarazi dio:
URR. 19 | Kongresua

Vaquerok PPri ohartarazi dio: "Pentsioen sisteman atzera pausurik emateko asmoa baduzue, EAJk planto egingo dizue"

EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagai Maribel Vaquerok ETAren amaieraren 15. urteurrenaren bezperan adierazi duenez “Etorkizunean pentsatuta erein behar dugu, demokrazian hezi, eta horretarako garrantzitsua da nostalgiatik ez hitz egitea edo hil zutenak heroiak zirela pentsatzen uztea”