EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE eta entitate independenteek hautagaitza bateratua gauzatu eta erregistratu dute gaur, zeinaren bidez udalen elkarteko presidente Esther Apraiz Derioko alkate andre izendatuko duten. Akordio beraren arabera, presidenteorde aukeratuko dira Nagore Alkorta Azpeitiako alkatea eta José Antonio Santano Irungo alkatea
Legebiltzar talde jeltzaleko koordinatzaileak azken hiru urteetan Gasteizko Ganberan egindako “lege-ekoizpena” goraipatu du, eta Hezkuntza bezalako lege garrantzitsuetan “akordio zabala” lortzea espero du
Luke Uribe-Etxebarria, Gipuzkoako senatari jeltzaleak EAJ-PNVren ordezkari izan da Rafael Casanovaren estatuaren aurrean urtero egiten den lore eskaintzan, hain zuzen ere Hiruko Aliantzaren mendeurrena betetzen den urtean, kataluniarrek, euskal herritarrek eta galiziarrek elkartasunezko ituna izenpetu baitzuten Bartzelonan 1923ko irailaren 11n
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak aurreratu du berak zuzentzen duen Saila laguntza-agindu bat prestatzen ari dela garraio-zerbitzurik ez duten familientzat, egungo egoerak eragin ditzakeen gastuak konpentsatzeko
Diputatu jeltzaleek gaur arratsaldean jaso dute Kongresuko Mahaiaren idazkia, zeinaren bidez gobernu organo honek jakinarazi baitu Botere Judizialaren Lege Organikoa aldarazteko Lege Proposamena izapidera onartu ez den
EBBren presidente Andoni Ortuzarrek ziurtatu du Pedro Sánchezen inbestidurarako negoziaketa hasiko dela “aurreko legealdian bete gabe utzi ziren gaiekin” eta barne hartu beharko du “Euskadiren nazio izaera”
Zarautzen, aldi politiko berriari hasiera emateko EAJ-PNVk egin duen ekitaldian, Andoni Ortuzar EBBren presidenteak berretsi du jeltzaleek ez diotela babesik emango “Vox-en beharra duen PPri”, eta esan du espero duela euskal eta kataluniar botoen beharrak Sánchez animatzea, “oraingoan bai”, urratsak ematera Estatuaren ereduari dagokionez eta Euskadi eta Kataluniaren nazio izaera aitortzera
Zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin, www.eaj-pnv.eus Web guneak cookie-ak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen diguzu cookie horiek erabili ahal izateko. Honi buruzko informazio zabalagoa gure lege oharrean aurkituko duzu.Onartu