Aitor Esteban: “Pedro Sánchezek EAJ-PNVrekin hartutako konpromisoak bete egin behar ditu eta I+G+b eta beken eskuduntzak Nafarroari transferitu”
2025 AZA. 17 | EBB

Aitor Esteban: “Pedro Sánchezek EAJ-PNVrekin hartutako konpromisoak bete egin behar ditu eta I+G+b eta beken eskuduntzak Nafarroari transferitu”

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak bere asteroko bilera Iruñera eraman duela, EBBren presidenteak azpimarratu du azken urteotan Nafarroan forutasunaren eta autogobernuaren alorretan eman diren aurrerapausoak jeltzaleen “bultzadari” esker eman direla, eta Mikel Irujo kontseilariaren ildo beretik Estebanek gaur erreklamatu du Nafarroak energiaren alorrean dituen beharrei erantzutea “bere etorkizun ekonomikoa bermatu ahal izateko”
Maitane Ipiñazar: “Euskadi-Palestina partida oso polita izan ahal da; gure selekzioaren ofizialtasuna erreibindikatzeko eta herri palestinarrari elkartasuna adierazteko”
2025 AZA. 14 | EBB

Maitane Ipiñazar: “Euskadi-Palestina partida oso polita izan ahal da; gure selekzioaren ofizialtasuna erreibindikatzeko eta herri palestinarrari elkartasuna adierazteko”

ETB1-en egin dioten elkarrizketan, EBBren idazkariak ziurtatu du biharkoa izango dela “egutegian markatzeko eguna”, baina dei berezia egin nahi izan du Bilbon deitu diren manifestaldi guztiak “bakean” egin daitezen, istiluak egotekotan “fokua horietan jarriko litzatekeelako eta ez Euskadiren Selekzioaren aldarrikapenean eta palestinar herriarekiko elkartasunean”
Euskal Taldeak aurrerapen berriak lortu ditu industriaren elektrifikaziorako: bi zuzenketa onartu dira sare elektrikoaren erabilera maximizatzeko
2025 AZA. 13 | Kongresua

Euskal Taldeak aurrerapen berriak lortu ditu industriaren elektrifikaziorako: bi zuzenketa onartu dira sare elektrikoaren erabilera maximizatzeko

Euskal Taldeak Mugikortasun Jasangarriaren Legeari egindako bi zuzenketa onartu ditu Kongresuak, posizio batek erabilera berriak eta kontsumitzaile gehiago izatea ahalbidetzeko, erabili gabeko potentzia dagoenean
EAJ-PNVk eurodiputatuek erditu aurretik eta ondoren botoa delegatzearen alde bozkatu du
2025 AZA. 13 | Europako Legebiltzarra

EAJ-PNVk eurodiputatuek erditu aurretik eta ondoren botoa delegatzearen alde bozkatu du

Oihane Agirregoitia jeltzaleak kontziliazioa hobetzeko eta Europako Hauteskunde Legea berrikusteko ekimena onartzeak dakarren "aurrerapausoa" ospatu du
Bezeroentzako Arreta Zerbitzuen Legeak aurrera egin du Euskal Taldearen babesari esker
2025 AZA. 13 | Kongresua

Bezeroentzako Arreta Zerbitzuen Legeak aurrera egin du Euskal Taldearen babesari esker

Maribel Vaquero Euskal Taldearen bozeramaileak nabarmendu du proiektu honek hobetu egingo duela gizatalde zaurgarrienei eman beharreko babesa eta txalotu egin du legearen bidez kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatzea
EAJ-PNVk negoziazio kolektiboaren aldeko apustua egin du Euskadin gutxieneko soldata adosteko
2025 AZA. 13 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVk negoziazio kolektiboaren aldeko apustua egin du Euskadin gutxieneko soldata adosteko

Talde jeltzaleak gogorarazi du “EAJ-PNVri esker tresna batzuk ditugu, hala nola hitzarmen autonomikoen nagusitasuna estatukoen gainetik jartzea”, eta Estatutu berriaren esparruan eskumen osoa lortzearen alde egin du
Europako Alderdi Demokratak lider globalak, aktibistak eta intelektualak elkartuko ditu Bilbon, demokrazia defendatzeko eta Europa berritzeko
2025 AZA. 13 | Europako Legebiltzarra

Europako Alderdi Demokratak lider globalak, aktibistak eta intelektualak elkartuko ditu Bilbon, demokrazia defendatzeko eta Europa berritzeko

PDEk azaroaren 21ean BECen egingo duen urteko Kongresuaren barruan hainbat panel eratuko dira eta askotariko hitzaldi eskainiko dira. Itxiera diskurtsoan hitza hartuko dute EBBren presidente Aitor Estebanek, Sandro Gozi PDEren Idazkariak eta François Bayrou PDEren Presidenteak. Hasierako hitzak esango dituzte Pradales Lehendakariak eta Oihane Agirregoitia eurolegebiltzarkide jeltzaleak
Euskadi abiadura handiaren ardatz atlantikoarekin konektatzeko
2025 AZA. 12 | Kongresua

Euskadi abiadura handiaren ardatz atlantikoarekin konektatzeko "egutegi egiaztagarria eta finantzaketa nahikoa" eskatu dizkio Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari

Nerea Renteria diputatuak Lisboa, Madril eta Paris abiadura handiaren bidez Euskadirekin konektatzeko Europako planaren bultzada alferrik ez galtzeko eskatu dio Garraio ministroari, korridore atlantikoak hobekuntzak eskaintzen dituelako lehiakortasun-, gizarte-kohesio- eta klima-helburuak betetzeko
Vaquerok Sánchezi eskatu dio legealdiaren garai
2025 AZA. 12 | Kongresua

Vaquerok Sánchezi eskatu dio legealdiaren garai "funanbulista" gainditzea eta inbestidura-ituna betetzea

Euskal Taldearen bozeramaileak estatuko alderdien “lubaki politika” txarretsi du, “elkarrizketa eta akordioa” aldarrikatu ditu etxebizitza, energia eta azpiegituren arazoei konponbidea emateko eta itxurakeriarik gabeko politika erreklamatu du, populismoa besterik ez baitu elikatzen. “Elkarrizketa TikTokera mugatzen bada, eraikitzailea izan dadila behintzat, eta ez suntsitzailea”
Aitor Esteban:
2025 AZA. 12 | EBB

Aitor Esteban: "Borondatea badago EAJ-PNVk Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko egin zuen proposamena desblokea daiteke: hitz huts gutxiago eta estatu demokratiko gehiago"

“Agiriak, diktaduraren gainerako biktimak, Franco hil eta 50 urtera” izenburupean Sabino Arana Fundazioak egin duen jardunaldian EBBren presidenteak gogoratu du EAJ-PNVk Madrilen lideratu duela azken urteotan eskubide zibil eta demokratikoen defentsa