EAJ-PNVk Espainiako Gobernuak, 85 urte geroago, Gernikako bonbardaketa gaitzestean “lehen urratsa” eman izana balioetsi du, baina Estatuak erasoan duen “erantzukizun historikoa saihestu izana” deitoratu du
2022 API. 26 | Senatua

EAJ-PNVk Espainiako Gobernuak, 85 urte geroago, Gernikako bonbardaketa gaitzestean “lehen urratsa” eman izana balioetsi du, baina Estatuak erasoan duen “erantzukizun historikoa saihestu izana” deitoratu du

Bolaños ministroari egindako interpelazioan, Estefanía Beltrán de Herediak Ministroen Kontseiluak gaur adostu duen adierazpen instituzionalean “kondenan eta barkamen-eskaeran irmotasun handiagoa” faltan izan duela helarazi dio.
Eusko Jaurlaritzak gerra guztien biktimei omenaldia egin die Gernikaren 85. urteurrenean
2022 API. 26 | Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak gerra guztien biktimei omenaldia egin die Gernikaren 85. urteurrenean

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin eta Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarekin batera
EBBren balorazioa Frantziako Hauteskunde Presidentzialen emaitzen harira
2022 API. 25 | EBB

EBBren balorazioa Frantziako Hauteskunde Presidentzialen emaitzen harira

Euzkadi Buru Batzarrak bere poza agertu nahi du Emmanuel Macron Frantziako Errepublikako Presidente aukeratua izan zelako atzo egin ziren hauteskundeetan, emandako botoen %58tik gorako eta 19 milioi pertsona ingururen babesa jaso ondoren. Iparraldeko euskal lurraldean Macronek jaso duen babesa, portzentajeari dagokionez, handiagoa izan da, eta, beraz, Marine Le Pen eskuin muturreko hautagaiak jasotakoa txikiagoa izan da. Hori ere bada are pozago egoteko arrazoia. Macronek Le Penen aurka lortutako garaipena albiste ona da Europarentzat, guztiz erabakigarriak izango diren datozen urte hauei begira. Garai honetan, Frantziako Errepublikako Presidentearen figurak erreferentzia nagusi izan behar du Europako Batasunaren barruan, Europako proiektuan eta haren beharrezko integrazio politikoan aurrerapen esanguratsuak lortu ahal izateko.
Luke Uribe-Etxebarria euskal botere legegileek Europako Batzordeko legedian zuzenean eta eraginkortasunez parte hartzea defendatu du
2022 API. 25 | Senatua

Luke Uribe-Etxebarria euskal botere legegileek Europako Batzordeko legedian zuzenean eta eraginkortasunez parte hartzea defendatu du

EAJ-PNVko senatariak dioenez, “konstituzio-eskualde deiturikoek eskubidea dute beren botere legegileak Europako erakundeen aurrean zuzenean defendatzeko, subsidiariotasun-printzipioaren barruan”.
EAJ-PNVk Euskal Sektore Publikoaren Legea defendatu du, Administrazioa modernizatzen egindako ekarpenagatik
2022 API. 25 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVk Euskal Sektore Publikoaren Legea defendatu du, Administrazioa modernizatzen egindako ekarpenagatik

Gaur Batzordeak Ponentziaren irizpena onartu ondoren, Legea prest geratu da Legebiltzarreko osoko bilkurak maiatzaren 12an berresteko. Estibaliz Larraurik adierazi duenez, “funtsezko legea da indarrean dagoen esparrua egokitzeko eta gobernantza hurbilago eta eraginkorrago baterantz aurrera egiteko”
Aitor Estebanek ustezko espioitza kasua “larri eta onartezin” jo du, eta bere aburuz “Espainiako gobernua eskainitako irtenbideak ez dira baliagarriak”
2022 API. 25 | Kongresua

Aitor Estebanek ustezko espioitza kasua “larri eta onartezin” jo du, eta bere aburuz “Espainiako gobernua eskainitako irtenbideak ez dira baliagarriak”

Euskal Taldeko bozeramaileak gai horren inguruko galdera bat egingo dio ministro andreari asteazkeneko kontrol bilkuran, eta egoki jotzen du Kongresuaren baitan Batzorde bat eratzea gertatutakoa ikertzeko. Era berean erreklamatu du “Exekutibo zentralak ikerketa serioa egitea”
Nerea Ahedoren iritziz, buruzagi subiranistei egindako espioitza “aitortu eta ikertu nahi ez izatea guztiz onartezina da”
2022 API. 22 | Senatua

Nerea Ahedoren iritziz, buruzagi subiranistei egindako espioitza “aitortu eta ikertu nahi ez izatea guztiz onartezina da”

Senatariaren aburuz, honek erakusten du “dugun kalitate demokratikoa zalantzagarria” dela, eta Estatuak “ahalik eta gardenena” izan behar duela aldarrikatzen du, “higiene demokratikoagatik”.
EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak laneratzeko enpresen aldi baterako kontratuetan dagoen segurtasun juridiko ezarekin amaitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari
2022 API. 21 | Senatua

EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak laneratzeko enpresen aldi baterako kontratuetan dagoen segurtasun juridiko ezarekin amaitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Lan Batzordeak gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuen berariazko legeria aurten aldatzea eskatu du.
EAJ-PNVk Espainiako Gobernua interpelatuko du 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketarengatik Gernikako herriarekin kalte-ordainerako ekintzaren bat egitea aurreikusten duen
2022 API. 21 | Senatua

EAJ-PNVk Espainiako Gobernua interpelatuko du 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketarengatik Gernikako herriarekin kalte-ordainerako ekintzaren bat egitea aurreikusten duen

Astearteko kontrol saioan, Senatuko Euskal Taldeak Exekutiboari galdetuko dio ea legegintzaldi honetan Justizia Unibertsalaren erregulazioa erreformatzea aurreikusten duen, eta zein egoeratan dagoen Europar Batasuna-Mercosur Akordioa berrestea.
Iñigo Iturrate: “PPk eta PSOEk ondo dakite EAJ-PNVk ez duela Voxekin gobernatuko”
2022 API. 20 | Eusko Legebiltzarra

Iñigo Iturrate: “PPk eta PSOEk ondo dakite EAJ-PNVk ez duela Voxekin gobernatuko”

Ordezkari jeltzaleak, gainera, kritikatu egin du EH Bilduk Ukrainako gerraren ondorioei buruzko Legebiltzarreko osoko bilkura monografikoan egindako "modu onartezina", politikan iraganeko ekintzak gogorarazten dituelako