Salbuespeneko egoera atzera botatzera premiatu du EAJ-PNVk Espainiako gobernua,
2021 URR. 23 | EBB

Salbuespeneko egoera atzera botatzera premiatu du EAJ-PNVk Espainiako gobernua, "ETAko presoak askatasunik gabeko beste edozein pertsona bezala tratatuak izan daitezen"

Irune Berasaluze legebiltzarkideak Donostian parte hartu du gaur, ordezkaritza jeltzalearen buru gisa, Sarek gaur arratsaldean salbuespeneko espetxe-politikaren amaiera erreklamatzeko Donostian deitu duen manifestaldian
EBren araudiari Argitasun Zuzentaraua gehitzea proposatu du EAJ-PNVk Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian
2021 URR. 23 | Kongresua

EBren araudiari Argitasun Zuzentaraua gehitzea proposatu du EAJ-PNVk Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian

Josune Gorospek, Euskal Taldeko diputatu eta CoFoEn Gorteen ordezkaritzako kideak, gaur arratsaldean hitz egin du Estrasburgoko parlamentuan DEMoC, subiranotasun lurralde gatazkak konpontzeko mekanismo arautua, bultzatzeko egin den osoko bilkuran
Iturratek zintzotasun minimo bat eskatu dio Otegiri, “ezin delako gauza bat baieztatu eta kontrakoa”
2021 URR. 22 | Eusko Legebiltzarra

Iturratek zintzotasun minimo bat eskatu dio Otegiri, “ezin delako gauza bat baieztatu eta kontrakoa”

Iñigo Iturratek deitoratu egin du EH Bilduk atzo Eusko Legebiltzarrean ETA gaitzesteko adierazpen bat sinatzeari uko egin izana, jarduera armatua utzi zuela hamar urte bete direnean. "Aietek bazirudien perspektiba berri bat zabaltzen zuela, baina erabateko geldialdia egon da. Ez ziren aurreikuspenak bere", esan du
Santander-Bilbao trenbide linea hobetzeko neurriak hartzea eskatu dio Euskal Taldeak Espainiako gobernuari
2021 URR. 22 | Kongresua

Santander-Bilbao trenbide linea hobetzeko neurriak hartzea eskatu dio Euskal Taldeak Espainiako gobernuari

Kontrol bilkuran Garraio, Mugikortasun eta Hiriko Agenda ministro andreari gai honetaz galdetu ondoren, jeltzaleek Legez Besteko Proposamena aurkeztu dute osokoan eztabaidatzeko
Europako funtsetan erregioen parte hartze handiagoa erreklamatu du Izaskun Bilbaok, klima aldaketarako  duten garrantzia gogoan
2021 URR. 20 | Europako Legebiltzarra

Europako funtsetan erregioen parte hartze handiagoa erreklamatu du Izaskun Bilbaok, klima aldaketarako duten garrantzia gogoan

EAJ-PNVko diputatuak erregioen parte hartze handiagoa eskatu du gaur Europako suspertze eta erresilentzia planaren funtsen banaketarako, erregioek eta hiriek klima aldaketaren kontrako politiketan eta Batasunaren plan honen helburuetan duten zeregina kontuan harturik. Izaskun Bilbao Barandicak Glasgow hirira eraman den CP26ari buruz Estrasburgon egin den eztabaidan berretsi du halako foroetan erabakitzen diren irizpide globalak “tokian tokiko egitate bihurtzen direla”
EAJ-PNVk arreta handiz aztertuko ditu Escrivá ministerioak Atzerritartasun Araudian egindako aldaketak
2021 URR. 20 | Berria

EAJ-PNVk arreta handiz aztertuko ditu Escrivá ministerioak Atzerritartasun Araudian egindako aldaketak

Lan, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Immigrazio Batzordeko Euskal Taldeko bozeramaileak Parlamentuari jakinarazi dio gai horren jarraipen zehatza egiten jarraituko duela
Aitor Estebanek Espainiako Gobernuari exijitu dio zerbait egin dezala Mendebaldeko Saharan giza eskubideen urraketa “onartezinak” eragozteko
2021 URR. 20 | Kongresua

Aitor Estebanek Espainiako Gobernuari exijitu dio zerbait egin dezala Mendebaldeko Saharan giza eskubideen urraketa “onartezinak” eragozteko

Kontrol bilkuran, Euskal Taldeak Sultana Khaya aktibistaren egoera azaldu du bere familia osoarekin batera duela urtebetetik hona horma artean sartuta” bizi dela gogoratuz eta Albares Ministroari eskatu dio “politikari lana” egin dezala Mendealdeko Saharan “giza eskubideei zor zaien gutxieneko errespetua” betetzen dela beramatzeko
Euskal Taldeak ezkerrari deitoratu dio kalamuaren legearen inguruko legeriarekin lasterketako buru nahi izatea
2021 URR. 19 | Kongresua

Euskal Taldeak ezkerrari deitoratu dio kalamuaren legearen inguruko legeriarekin lasterketako buru nahi izatea

Josune Gorospe diputatu jeltzaleak esan du EAJ-PNV ez datorrela bat politika debekatzaileen ikuspegiarekin, eta pragmatismoa eta baterako lana eskatu ditu kalamuaren erregulazioan aurrera egiteko, joan den astean Euskal Taldeak proposatutako azpibatzordearen bidez
Euskal Taldeak “justifikaezin” jotzen du Espainiako estatuaren eta Frantziaren arteko muga itxi izana, eta horren inguruko azalpenak eskatu dizkio Marlaska ministroari
2021 URR. 19 | Berria

Euskal Taldeak “justifikaezin” jotzen du Espainiako estatuaren eta Frantziaren arteko muga itxi izana, eta horren inguruko azalpenak eskatu dizkio Marlaska ministroari

EAJ-PNVk Berdintasun ministerioari eskatu dio genero-indarkeriaren aurkako estatu-itunaren funtsak banatzeko eredu baterantz jotzeko, ”prebentzioa, arreta, erantzuna, babesa eta erreparazioa” balioetsiko dituena