Euzkadi Buru Batzarra eta Herrialde Buru Batzar berriak aukeratzeko barne prozesuaren lehen hautespen aldia maiatzaren 18an hastea aurreikusita zegoen. Prozesua albait arinen hasiko da, egoerak aukera hori eman bezain laster
Araba Buru Batzarreko presidenteak aditzera eman duenez “hurrengo neurriak hartuko dira itxialdiaren amaieraren arabera eta gainerako sektore ekonomikoak noiz eta nola irekiko diren ikusita”
Tknikak diseinatutako eta modu industrialean, profesionalean eta eskala handian Maierrek fabrikatutako babes-pantaila lankidetza publiko-pribatuaren eta berrikuntza industriara eramatearen adibide argia da
RNE irratian egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak baieztatu du Espainiako gobernuaren aldetik ez direla berarekin harremanetan jarri bilera bat hitzartzeko. Ildo beretik berretsi duenez, akordio handietatik harago “gako nagusia da hurrengo Aurrekontua”.
Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Jeltzaleen Aberri Exekutibak koronabirusaren krisiak baldintzatu duen aurtengo Aberri Egunerako onartu zuen adierazpena irakurri du: “Herritarrak zaintzea eta babestea da gaur Aberria eraikitzeko modurik onena”
EBBko presidenteak Aberri Egunaren bezperan urtero egin ohi duen deia egin du Sabino Aranaren jatorrizko etxean zegoen eta gaur egun Sabin Etxeko hall-ean gordetzen balkoi batetik
Bozeramaile jeltzaleak “bat batean” hartutako erabaki “nahasgarriak” kritikatu ditu eta gogoratu du “Autonomia Erkidegoekin kontatu behar dela”. Era berean aldarrikatu du “gutxieneko jarduera ekonomikoari eutsi behar zaiola, segurtasuna bermatuz, lanpostuak babestera begira”.
Diputatu jeltzaleak berretsi du “denontzako kafeak” ez duela funtzionatzen eta EAJ-PNVren zalantzak adierazi ditu Espainiako gobernuak iragarri dituen neurri batzuen inguruan, hauen artean behaketa digitala, maskaren erabilera unibertsala edo sintomarik izan ez arren gaixorik daudenak konfinatzeko guneak
Zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin, www.eaj-pnv.eus Web guneak cookie-ak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen diguzu cookie horiek erabili ahal izateko. Honi buruzko informazio zabalagoa gure lege oharrean aurkituko duzu.Onartu