Aitor Estebanek konfirmatu du “aurrerapausoak” eman direla PSOErekin eginiko elkarrizketetan, baina ildo beretik gaineratu duenez “oraindik ezer ez dago itxita”
2019 ABE. 19 | Kongresua

Aitor Estebanek konfirmatu du “aurrerapausoak” eman direla PSOErekin eginiko elkarrizketetan, baina ildo beretik gaineratu duenez “oraindik ezer ez dago itxita”

PSOErekin egin den bilera amaitutakoan eskainitako prentsaurrekoan, jeltzaleen bozeramaileak erreklamatu du aztertu diren gaien inguruan “gehiago argitzea”, EAJ-PNVk inbestidurari begira erabakiko duen behin betiko jarrera ezartzera begira
EAJ-PNVk poztasun handiz hartu du EBJAk Junquerasi buruz eman duen epaia, eta espero du laster Europako Parlamentuan dagokion eserlekuan ikusi ahal izatea
2019 ABE. 19 | EBB

EAJ-PNVk poztasun handiz hartu du EBJAk Junquerasi buruz eman duen epaia, eta espero du laster Europako Parlamentuan dagokion eserlekuan ikusi ahal izatea

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak eta Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko diputatu andreak adierazi dute EBJAk eman berri duen epaiak “egoerak behar duen distentsioa ekartzea” nahiko luketela eta espero dutela Estatuaren eta Kataluniako independentisten artean ireki diren elkarrizketa bideak “indartzen” laguntzea, Kataluniako gatazka politikoa konpontzera begira
EAJ-PNVk Sahararen aldeko karabana solidarioarekin kolaboratzeko deia egin dio euskal gizarteari,eta gatazkari irtenbidea ematea exijitu du
2019 ABE. 18 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVk Sahararen aldeko karabana solidarioarekin kolaboratzeko deia egin dio euskal gizarteari,eta gatazkari irtenbidea ematea exijitu du

Jone Berriozabal legebiltzarkideak babesa eta errekonozimendua adierazi dio Saharako errefuxiatuen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzea helburu duen ekimen honi. "Herri solidarioa gara, eta, beste urte batez, justizia sozialeko eta elkartasuneko gure balioak erakusteko aukera dugu. Horren zergatia babesten dugu, eta konponbide baketsu, justu eta iraunkor bat lortzeko lan egiten dugu "
Urkullu Lehendakariak gaitzespen-jarrera berretsi du ustelkeria-kasu ororen aurrean
2019 ABE. 17 | Eusko Jaurlaritza

Urkullu Lehendakariak gaitzespen-jarrera berretsi du ustelkeria-kasu ororen aurrean

Iñigo Urkullu lehendakaria komunikabideen aurrean agertu da Miñao kasua deritzonaren epaiaren balorazioa egiteko
`Miñano auziaren´epaia. Ortuzarrek barkamena eskatu du eta gogora ekarri du EAJ-PNVk “arin eta eraginkortasun osoz” erantzun zuela gertakariak ezagutu bezain laster
2019 ABE. 17 | EBB

`Miñano auziaren´epaia. Ortuzarrek barkamena eskatu du eta gogora ekarri du EAJ-PNVk “arin eta eraginkortasun osoz” erantzun zuela gertakariak ezagutu bezain laster

EBBko buruak jeltzaleen konpromisoa berretsi du “etikoki gaitzesgarria den edozein praktikaren kontra”, eta nabarmendu du gaur ezagutzera eman den epaia ez dela “EAJren kontrako ebazpena”, argi eta garbi egiaztatu baita “EAJrekin inolako zerikusirik ez duten jarrerak eta ekintzak” azaltzen dituelako
Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek aurrekontuak onartzeko egindako lana baloratu du EAJk, eta EH Bildu eta PP kritikatu ditu,
2019 ABE. 16 | Eusko Legebiltzarra

Eusko Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek aurrekontuak onartzeko egindako lana baloratu du EAJk, eta EH Bildu eta PP kritikatu ditu, "Oposizio eraikitzailea" egiteari uko egiteagatik

Mikel Arruabarrena legebiltzarkide jeltzaleak EH Bilduren jarrera boikotatzailea eta PPren seriotasun falta salatu ditu, kontuak ezagutu aurretik negoziatzeari uko egiteagatik. "Ez dute itunik egin nahi izan, eta ezetza justifikatzeko kontakizun politikoa eraiki dute. Gaur, Podemos da oposizioko aktore eraginkorrena"
Iñigo Urkullu Lehendakariak esker ona agertu du, José Antonio Agirre eta Jesús Mª Leizaola lehendakariek Euskal Herriari eskainitako ahalegin handiagatik eta zerbitzuagatik
2019 ABE. 15 | Eusko Jaurlaritza

Iñigo Urkullu Lehendakariak esker ona agertu du, José Antonio Agirre eta Jesús Mª Leizaola lehendakariek Euskal Herriari eskainitako ahalegin handiagatik eta zerbitzuagatik

Lehen Eusko Jaurlaritza erbestera behin betiko irten zeneko 80. urteurrena eta Leizaola Lehendakaria, erbestean 43 urte eman ondoren, Euskadira bueltatu zeneko 40. urteurrena
Euskal Taldeak Legealdi honetako lehen 6 Lege Proposamenak aurkeztu ditu dagoeneko
2019 ABE. 13 | Kongresua

Euskal Taldeak Legealdi honetako lehen 6 Lege Proposamenak aurkeztu ditu dagoeneko

Hiru urtetan,hirugarren aldiz, jeltzaleek ekimen legegileak aurkeztu dituzte Sekretu Ofizialen legea aldarazteko, Zigor Kodetik betiko espetxe zigor berrikusgarria kentzeko eta `Mozal Legea´ izenez ezagutzen dena, Auzitegi Konstituzionalaren Legea, Gobernua arautzen duela edo Kongresuaren Erregelamendua aldarazteko
Joseba Egibar:
2019 ABE. 11 | Eusko Legebiltzarra

Joseba Egibar: "Autogobernu Ponentziak dokumentu bakarraren gainean lan egin behar du estatutuen erreforma lege gisa tramitatu aurretik"

Legebiltzarreko bozeramaileak aitortu du "nekez" onartu ahal izango dela legealdi honetan testu artikulatu bat, baina saiatuko direla. "Estatuarekin aldebiko harreman berri bat bilatzeko erabilitako denbora guztia ondo inbertitutako denbora izango da"
Aurrekontuen inguruan adostutako akordioak agerian utzi du EAJ-PNVk “dagoen tokian dagoela” adosteko daukan gaitasuna, Itxaso Atutxaren esanetan
2019 ABE. 10 | BBB

Aurrekontuen inguruan adostutako akordioak agerian utzi du EAJ-PNVk “dagoen tokian dagoela” adosteko daukan gaitasuna, Itxaso Atutxaren esanetan

BBBko presidenteak baieztatu du akordioa berez “albiste ona” dela eta Elkarrekin Podemos taldeari eskertu dio “erakutsi duen jarrera”. Aldi berean, EH Bilduri eta PPri txarretsi die “lehen unetik akordiotik kanpo geratu izana”