EAJ-PNVk immigrazio politika europar orekatu bat eskatu du eta zera gehitu du: “Bien bitartean, migratzaileak itsasoan hiltzen uztea ez da alternatiba bat”
2019 ABU. 30 | Kongresua

EAJ-PNVk immigrazio politika europar orekatu bat eskatu du eta zera gehitu du: “Bien bitartean, migratzaileak itsasoan hiltzen uztea ez da alternatiba bat”

“EBk eta Estatuek ez badute inolako erreskate eta bilaketa aktiborik egiten, zilegi al da Aita Mari edo Open Arms bezalako ontziak oztopatu edo galaraztea, jakin badakigunean zenbat eta erreskate ontzi gutxiago egon orduan eta heriotza gehiago gertatzen direla?” galdetu dio bere buruari Mikel Legardak Mediterraneoko migrazio krisiari buruzko ez-ohiko osoko bilkuran
Ortuzarrek “sainetetzat” jo du Sánchezen inbestidura prozesua eta “negoziaketa serio, diskretu eta errespetuzkoa” irekitzea eskatu dio jeltzaleen babesa nahi badu
2019 ABU. 30 | EBB

Ortuzarrek “sainetetzat” jo du Sánchezen inbestidura prozesua eta “negoziaketa serio, diskretu eta errespetuzkoa” irekitzea eskatu dio jeltzaleen babesa nahi badu

Zarautzen, jeltzaleek urtero egin ohi duten ekitaldian, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak berretsi du EAJ-PNV alderdia PSOEk lideratutako Gobernua babesteko prest egongo litzatekeela: “Hauteskundeak berriro errepikatzea erabateko arduragabekeria izango litzateke”
Eusko Jaurlaritzak urte politikoko lehen Gobernu Kontseilua egin du Miramar Jauregian
2019 ABU. 29 | Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak urte politikoko lehen Gobernu Kontseilua egin du Miramar Jauregian

Ohitura duen bezala, Eusko Jaurlaritzak, gaur, ikasturte politiko berriko bere lehen Gobernu Kontseilua Donostiako Miramar Jauregian egin du. Donostiako alkate Eneko Goiak, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Xabier Ezeizabarrenak harrera egin diete Iñigo Urkullu lehendakariari eta sailburuei.
Share proposamena aurkeztu du Iñigo Urkullu Lehendakariak Vatikanoan
2019 ABU. 28 | Eusko Jaurlaritza

Share proposamena aurkeztu du Iñigo Urkullu Lehendakariak Vatikanoan

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorza eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkari Nagusi Jonan Fernandez lagun zituela, Frantzisko Aita Santuak asteazken honetan San Pedro plazan ospatu duen Entzunaldi Publikoan izan da. Ondoren, Estatu Idazkari Pietro Parolin kardinalarekin Jauregi Apostolikoan egindako bilera pribatu batean Share proposamena aurkeztu du.
Ortuzar EAJ-PNVk 124 urte bete dituen egunean: “Ez dugu ahazten alderdia zertarako sortu zen: emakume eta gizon askeen Euskadi askea eraikitzea da gure xedea”
2019 UZT. 31 | EBB

Ortuzar EAJ-PNVk 124 urte bete dituen egunean: “Ez dugu ahazten alderdia zertarako sortu zen: emakume eta gizon askeen Euskadi askea eraikitzea da gure xedea”

EAJk uztailaren 31n urtero egin ohi duen ospakizunean, EBBko presidenteak iragarri du talde jeltzaleak datorren urtean egin behar duen Batzar Nagusia egingo dela alderdiaren 125. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan
EAJ-PNVk abstentzioa bozkatu du Pedro Sánchezen  inbestiduraren bigarren bozketan, eta “berriz ere saiatzea” eskatu du
2019 UZT. 25 | Kongresua

EAJ-PNVk abstentzioa bozkatu du Pedro Sánchezen inbestiduraren bigarren bozketan, eta “berriz ere saiatzea” eskatu du

Aitor Estebanek kritikatu duenez “gauzak behar ez zen eran egin dira”, “porrotetik ikastea” eskatu du eta bere taldea elkarrizketarako prest dagoela nabarmendu du.
EAJ-PNVk abstentzioa bozkatuko du Pedro Sánchezen inbestiduraren lehen bozketan. “Guk ezin dugu atxikimendu huts batekin bat egin”
2019 UZT. 23 | Kongresua

EAJ-PNVk abstentzioa bozkatuko du Pedro Sánchezen inbestiduraren lehen bozketan. “Guk ezin dugu atxikimendu huts batekin bat egin”

Aitor Estebanek hautagai sozialistari planteatu dio aukera “baliatzea” “giro politikoa lasaitzeko, Estatu eredu berri bat ahalbidetzeko eta pendiente dauden erronkei aurre egiteko”
2019 UZT. 22 | Kongresua

"Sanchezen hitzaldia 'ohikoa' izan da, bere egoera parlamentarioa 'nahiko ezberdina' bada ere", Aitor Estebanen ustez

Kongresuko bozeramaile jeltzaleak hautagai sozialistari gogoratu dionez, "konplizitateak ekarri behar ditu" botoak batzeko; eta, gainera, gizarte arloaren eskumenen banaketaz ohartu du eta Estatuko Itunen inguruko aipamenak kritikatu ditu. Estebanek "bluf” bat direla esan du
Lehendakariak eskerrak eman dizkio New Yorkeko euskal komunitateari, Euskadi Basque Countryren nazioartekotze-erronkarekin duen konpromisoagatik
2019 UZT. 17 | Eusko Jaurlaritza

Lehendakariak eskerrak eman dizkio New Yorkeko euskal komunitateari, Euskadi Basque Countryren nazioartekotze-erronkarekin duen konpromisoagatik

AEBetako bidaia ofiziala amaitzeko, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak, Lehendakaria buru izan dela, topaketa izan du New Yorken euskal komunitatearekin. Hartan, Lehendakariak eskerrak eman dizkio New Yorkeko euskal komunitateari, Euskadi Basque Countryren nazioartekotze-erronkarekin duen konpromisoagatik
Nazio Batuak proiektu pilotu bat jarriko du martxan Euskadin erradikalizazio erlijiosa ekiditzeko
2019 UZT. 17 | Eusko Jaurlaritza

Nazio Batuak proiektu pilotu bat jarriko du martxan Euskadin erradikalizazio erlijiosa ekiditzeko

Iñigo Urkullu Lehendakaria Miguel Angel Moratinos Zibilizazioen Aliantzarako goi-ordezkariarekin bildu da UNAOCen egoitzan. Bileraren ostean, bai Lehendakaria eta baita Moratinos bera ere, komunikabideen aurrean agertu dira bileraren nondik-norakoen berri emateko