Konpromiso eta zehaztasun handiagoak eskatu dizkio Vaquerok Sánchezi euskal industria sendotzeko eta Euskadin enplegua babesteko
2025 EKA. 11 | Kongresua

Konpromiso eta zehaztasun handiagoak eskatu dizkio Vaquerok Sánchezi euskal industria sendotzeko eta Euskadin enplegua babesteko

Euskal Taldeko bozeramaileak Gobernuburuari erreklamatu dio aldaketak egin ditzala EAEren energia-ahalmenak finkatzeko, bai eta Bruselan irmo agertu dadila ere, Europako funtsak zentralizatzearen kontra
Nerea Ahedok betetzeko zailak diren lanbideen katalogoa zabaltzera premiatu du Elma Saiz ministroa
2025 EKA. 10 | Senatua

Nerea Ahedok betetzeko zailak diren lanbideen katalogoa zabaltzera premiatu du Elma Saiz ministroa

Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroari eskatu dio urte hasieran iragarritako lehentasunari berriro hel diezaiola, zerrenda lan-merkatuaren benetako beharretara egokitzera eta, horrela, atzerritarren kontratazioa erraztera
Agirregoitiak Bruselan hartu ditu Eskirozeko lantegiaren itxierak kaltetu dituen BSHko langileak, eta EAJren babesa adierazi die
2025 EKA. 10 | Europako Legebiltzarra

Agirregoitiak Bruselan hartu ditu Eskirozeko lantegiaren itxierak kaltetu dituen BSHko langileak, eta EAJren babesa adierazi die

Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzalea enpresa-batzordearen alde agertu da Nafarroako lantegiaren itxiera-epeak malgutzea eskatuz, eta Europako Batzordearekin bideratutako harremanek ondorio onak ekartzea espero du
Lehendakariak berretsi egin du Euskadik Estatuarekin duen aldebiko harremanarekin konpromisoa, euskal gizartearen interesak defendatzeko
2025 EKA. 06 | Eusko Jaurlaritza

Lehendakariak berretsi egin du Euskadik Estatuarekin duen aldebiko harremanarekin konpromisoa, euskal gizartearen interesak defendatzeko

“Foro ofizial guztietan euskaraz normaltasunez hitz egiten jarraituko dut”, azpimarratu du Lehendakariak
Aitor Esteban eta Jordi Turull Bartzelonan batzartu dira
2025 EKA. 06 | EBB

Aitor Esteban eta Jordi Turull Bartzelonan batzartu dira

EAJ-PNVren eta Junts per Catalunya-ren buruek beren lehen bilera ofiziala egin dute gaur, iragan martxoaren 30ean Esteban EBBren presidente izendatua izan zenez geroztik
EAJ-PNVk irmo gaitzetsi du Ayusok euskararekiko erakutsi duen “errespetu falta”: “Argi dago PPri bost axola diola euskal hiritargoak”
2025 EKA. 06 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVk irmo gaitzetsi du Ayusok euskararekiko erakutsi duen “errespetu falta”: “Argi dago PPri bost axola diola euskal hiritargoak”

EBBren idazkari Maitane Ipiñazarrek Madrilgo presidenteari txarretsi dio Presidenteen Konferentziatik atera izana Imanol Pradales Lehendakaria bertaratu guztiei euskaraz mintzatu zaienean, aldibereko itzulpen zerbitzua eskaini den ekitaldian
EAJ-PNVk betetzeko zailak diren lanbideen katalogoa lan-merkatuaren beharretara egokitzeko beharra azpimarratuko dio Espainiako Gobernuari
2025 EKA. 05 | Senatua

EAJ-PNVk betetzeko zailak diren lanbideen katalogoa lan-merkatuaren beharretara egokitzeko beharra azpimarratuko dio Espainiako Gobernuari

Astearteko osoko bilkuran, Nerea Ahedok gogoraraziko du kanpoan uzten dituela egun enpresek eskatzen dituzten lanbideak, eta sartuz gero erraztu egingo litzatekeela profil espezifiko horiek dituzten migratzaileentzako lan-baimenak lortzea
Eusko Legebiltzarrean adostasun zabala Gazako palestinarren kontrako genozidioa gaitzesteko
2025 EKA. 05 | Eusko Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarrean adostasun zabala Gazako palestinarren kontrako genozidioa gaitzesteko

Gasteizko Ganberak EAJ-PNVk, Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek sinatutako testu sendo bat onartu du. Bertan, zerrendan berehalako su-etena eskatzen da
Lehendakariak proposatu du Espainiako Gobernuarekin ‘kupo energetiko-industriala‘ adostea Euskadin hornidura bermatzeko
2025 EKA. 04 | Eusko Jaurlaritza

Lehendakariak proposatu du Espainiako Gobernuarekin ‘kupo energetiko-industriala‘ adostea Euskadin hornidura bermatzeko

Gure industria-sareak potentzia berria eta ahalmen elektriko handiagoa behar ditu. Ezin dugu gehiago itxaron”, defendatu du Imanol Pradalesek
Miren Martiarena eta Oihane Agirregoitia Europako Alderdi Demokratako idazkari nagusiarekin batzartu dira Europan ekintza politikoa lantzeko
2025 EKA. 04 | Europako Legebiltzarra

Miren Martiarena eta Oihane Agirregoitia Europako Alderdi Demokratako idazkari nagusiarekin batzartu dira Europan ekintza politikoa lantzeko

EBBko Burukideak eta EAJ-PNVko eurodiputatuak Sandro Gozirekin egin duten bileran hizpide izan dituzte euskararen ofizialtasuna EBn, Europako hauteskunde legearen erreforma eta mugaz gaindiko lankidetza proiektuak