Euskal Taldeak ospatu du Amnistia Legearen behin betiko onarpena, Kataluniarentzat normalizazio politikoa ekarriko baitu
2024 MAI. 30 | Kongresua

Euskal Taldeak ospatu du Amnistia Legearen behin betiko onarpena, Kataluniarentzat normalizazio politikoa ekarriko baitu

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak nabarmendu du arau berriaren helburua dela Katalunian bizi izan den egoeraren ondorioei aurre egitea, "elkarrizketari, negoziazioari eta galdutzat eman zen elkartasunari berriro heltzeko erabaki politiko baten bidez"
Europa “oparoa” aldarrikatzen du EAJ-PNVk, Txina eta AEBrekin lehiatuko dena “aberastasuna sortzeko eta herritarren artean ondo banatzeko”
2024 MAI. 30 | Europako Legebiltzarra

Europa “oparoa” aldarrikatzen du EAJ-PNVk, Txina eta AEBrekin lehiatuko dena “aberastasuna sortzeko eta herritarren artean ondo banatzeko”

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek, EAJ-PNVren eta CEUS koalizioaren zerrendaburu Oihane Agirregoitiak eta Aitana Agirre Gipuzkoako hautagaiak gaur arratsaldean Elgoibarren egin den ekitaldi politikoan hartu dute hitza
Zallako trenbide-pasaguneak kentzeko akordioa, EAJ-PNVk Madril eta Bruselatik euskal hiritarren bizimodua hobetzeko duen gaitasunaren adibide
2024 MAI. 30 | Europako Legebiltzarra

Zallako trenbide-pasaguneak kentzeko akordioa, EAJ-PNVk Madril eta Bruselatik euskal hiritarren bizimodua hobetzeko duen gaitasunaren adibide

Europako Hauteskundeetarako zerrendaburu jeltzale Oihane Agirregoitiak eta Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek Euskal taldeak Gobernu zentralarengandik lortu zuen akordioa betez kenduko den trenbide zatia bisitatu dute gaur: “Pertsonei entzunez, elkarrizketaren bidez eta negoziaketaren bidez honakoa moduko akordioak lortzen ditugu, Bruselan eta behar den tokian”, ziurtatu du hautagaiak
“Jateko gauzetara eta jendearen arazoak konpontzera” bideratutako politikagintza aldarrikatu du EAJ-PNVk  besteen “lokatz eta espektakuluen aurrean”
2024 MAI. 29 | Europako Legebiltzarra

“Jateko gauzetara eta jendearen arazoak konpontzera” bideratutako politikagintza aldarrikatu du EAJ-PNVk besteen “lokatz eta espektakuluen aurrean”

Andoni Ortuzar EBBren presidenteak, Oihane Agirregoitia Europako Hauteskundeetarako EAJ-PNVko zerrendaburuak eta Rakel Molina Arabako hautagaiak Amurrioko ekitaldian hitz egin dute gaur arratsaldean
Sare elektrikoetan gehiago inbertitzea erreklamatu dio Aitor Estebanek Pedro Sánchezi enpresa industrialen itxiera eta Euskadin enpleguen galera saihesteko
2024 MAI. 29 | Kongresua

Sare elektrikoetan gehiago inbertitzea erreklamatu dio Aitor Estebanek Pedro Sánchezi enpresa industrialen itxiera eta Euskadin enpleguen galera saihesteko

Euskal Taldearen bozeramaileak gaur goizean kontrol bilkuran ziurtatu duenez “sare elektrikoa ez dago prestatuta eskatzen ari den potentzia hornitzeko” eta salatu du Gobernu zentrala ez dela “behar diren inbertsioak“ onartzen ari
Laneratzea sustatzen duen Gazte Bermearen Europako sistema indartu nahi du EAJ-PNVk
2024 MAI. 29 | Europako Legebiltzarra

Laneratzea sustatzen duen Gazte Bermearen Europako sistema indartu nahi du EAJ-PNVk

“Euskadik sistemaren kudeaketan parte hartzea nahi dugu, gure gazteen bizi-kalitatea hobetzeko”, gaineratu du Aitana Agirre hautagai jeltzaleak
Euskal Taldeak balioetsi du Zallan hamabi trenbide-pasagune kentzeko proposamenari  behin betiko argi berdea eman izana, EAJ-PNVk behin eta berriz eskatu ondoren
2024 MAI. 28 | Kongresua

Euskal Taldeak balioetsi du Zallan hamabi trenbide-pasagune kentzeko proposamenari behin betiko argi berdea eman izana, EAJ-PNVk behin eta berriz eskatu ondoren

Gobernu zentralaren Ministroen Kontseiluak Zallako hamabi trenbide-pasagune kentzea ahalbidetuko duen planaren informazio-azterlana sinatzea onartu du, EAJ-PNVrekin 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziaketaren barruan adostu zena betez.
EAJ-PNVren “boto fidagarria” eskatu du Ortuzarrek, Euskadi bazter batean utzita duten estatuko alderdien aurrean eta “Putinekin  edo Zelenskirekin” ote dagoen argitu behar duen Bilduren aurrean
2024 MAI. 28 | Europako Legebiltzarra

EAJ-PNVren “boto fidagarria” eskatu du Ortuzarrek, Euskadi bazter batean utzita duten estatuko alderdien aurrean eta “Putinekin edo Zelenskirekin” ote dagoen argitu behar duen Bilduren aurrean

EBBren presidenteak, Europako Hauteskundeetarako zerrendaburu jeltzale Oihane Agirregoitiak eta Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak Basaurin egin den ekitaldi politikoan hitz egin dute gaur arratsaldean. Bertan, talde jeltzaleak aldarrikatu du aitzindari dela politika sozialen alorrean, organismo independenteek aste honetan lidergotza hori txalotu diotela gogoratuz
Agirregoitiak hitzeman du Bruselan bere jarduna bideratuko dela lehen sektoreko produktoreen errenta hobetzera
2024 MAI. 28 | Europako Legebiltzarra

Agirregoitiak hitzeman du Bruselan bere jarduna bideratuko dela lehen sektoreko produktoreen errenta hobetzera

Eltziegon (Arabar Errioxa), Europako Hauteskundeetarako EAJ-PNV eta CEUSen zerrendaburuak aldarrikatu du “soldata duinak” defendatu behar direla nekazaritzako langileentzat “ustiategien iraunkortasun ekonomiko eta sozialak baino ez baititu bermatzen ingurumenaren iraunkortasuna, elikagaien segurtasuna eta belaunaldien arteko erreleboa”
Aitor Estebanek Volodímir Zelenskiri helarazi dio EAJ-PNVk “erabateko babesa” ematen diola Ukrainari: “Zure Herria gu guztion izenean ari da borrokatzen”
2024 MAI. 27 | Kongresua

Aitor Estebanek Volodímir Zelenskiri helarazi dio EAJ-PNVk “erabateko babesa” ematen diola Ukrainari: “Zure Herria gu guztion izenean ari da borrokatzen”

Euskal Taldearen bozeramaileak Ukrainako presidentearekin hitz egiteko aukera izan du gaur, Estatura egin duen bisitaren barruan: “Zure Herriaren borroka aldi berean da askatasunaren eta demokraziaren aldeko borroka, totalitarismoaren kontra”, adierazi dio Estebanek Zelenskiri