Aitor Esteban, EAJ-PNVren 131. urteurrenean:
UZT. 27 | EBB

Aitor Esteban, EAJ-PNVren 131. urteurrenean: "Lehentasun bakarra dugu: Euskadi bere jende guztiarekin eraikitzea"

Alderdia 1895ko uztailaren 31n sortu zela gogoratzeko egin den ekitaldian, EBBren presidenteak nabarmendu du alderdi jeltzaleak hamahiru hamarkada daramatzala Herri hau eraikitzen “adreiluz adreilu, akordioz akordio, erakundez erakunde”, eta ziurtatu duenez “arrazoiak baditugu ospatzeko, arrazoiak exijitzeko eta arrazoiak ilusioz beteta egoteko”
EAJ-PNVren Bizkaiko eta Arabako ordezkariak Kongresuan izan dira gaur,  Espainiako gobernuari jarduketa plan zehatz bat eskatzeko Hegoaldeko Tren Saihesbideak ukituko dituen udalerrientzat
UZT. 23 | Kongresua

EAJ-PNVren Bizkaiko eta Arabako ordezkariak Kongresuan izan dira gaur, Espainiako gobernuari jarduketa plan zehatz bat eskatzeko Hegoaldeko Tren Saihesbideak ukituko dituen udalerrientzat

Azpiegitura honek nabarmen handituko du salgaien trafikoa Bizkaia eta Arabako hainbat udalerrietatik igarotzen den trenbide sare konbentzionalean, eta herri horietako ordezkari jeltzaleak Nerea Renteria diputatuarekin eta Igotz López senatariarekin izan dira gaur Kongresuan Legez besteko Proposamen bat erregistratzeko, zeinaren bidez Garraio Ministerioari eskatzen baitzaio erasanak arintzeko eta salgaien trafikoaren jarraitutasuna euskal Y trenbidetik mesetaraino gaitzeko
Euskal Taldeak Espainiako gobernuari helarazi dizkio etxebizitza alorrean egiten dituen proposamenak
UZT. 22 | Kongresua

Euskal Taldeak Espainiako gobernuari helarazi dizkio etxebizitza alorrean egiten dituen proposamenak

Maribel Vaquero bozeramaile jeltzaleak eskatu du hurrengo dekretuak Lurzoruaren Legea alda dezala, plangintzak arintzeko eta blokeoak saihesteko, denboraldiko alokairua arautzeko, iruzurrari aurre egiteko eta autonomia-erkidegoen eskumenekiko errespetua bermatzeko: "Proposamen errealistak egin ditugu, bizitegi-krisiari aurre egiten lagunduko dutenak"
Urrats berri bat eman du Espainiako gobernuak Hondarribiak Kosta zuzendaritzarekin duen gatazka konpontzeko, EAJ-PNVrekin hitzartutakoa betez
UZT. 21 | Kongresua

Urrats berri bat eman du Espainiako gobernuak Hondarribiak Kosta zuzendaritzarekin duen gatazka konpontzeko, EAJ-PNVrekin hitzartutakoa betez

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak gaur bertan sinatuta utzi du Hondarribian gaur egun kirol-instalazioak hartzen dituzten lursailak ez direla beharrezkoak. Hala eginez eman du lursailak Hondarribiako Udalari eskualdatzeko urratsa, Vaquerok oso ondo baloratu duen zerbait: "Euskal herritarren interesak ordezkatzen eta defendatzen jarraituko dugu Madrilen egiten ditugun gestio guztietan”
Imanol Pradales:
UZT. 16 | Eusko Jaurlaritza

Imanol Pradales: "Gobernu gisa lanean jarraituko dugu euskal gizarteari ziurtasun eta segurtasun inguru bat eskaintzeko"

Imanol Pradales Lehendakariak gaur eta bihar Donostiako Miramar Jauregian egingo den ‘Basque Segurtasun Foroa. Segurtasun integrala eta komunitatea‘ Uda Ikastaroa inauguratu du
Batzorde Mistoan Mendekotasun legearen finantzaketarako lortu den akordioa ospatu du Vaquerok:
UZT. 16 | Kongresua

Batzorde Mistoan Mendekotasun legearen finantzaketarako lortu den akordioa ospatu du Vaquerok: "Akordio bikaina da Euskadirentzat"

Euskal Taldeko bozeramaileak gogora ekarri du euskal erakundeek prestazio gehigarriak eskaintzen dituztela Estatuak ezarritako zerbitzu-zorroan jasotakoez gain eta adostutako finantzaketari esker 2027tik aurrera Estatuaren ekarpena %166 handiagoa izango dela
EAJ-PNVren esanetan Europako Justiziak Amnistia Legea abalatu duenez geroztik orain Espainiako auzitegiei dagokie
UZT. 16 | Europako Legebiltzarra

EAJ-PNVren esanetan Europako Justiziak Amnistia Legea abalatu duenez geroztik orain Espainiako auzitegiei dagokie "fitxa mugitzea" eta legea aplikatzea

Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak eta Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emaniko epaiak baloratu dituzte, zeinetan abalatu baitute Kataluniako normalizazio instituzional, politiko eta sozialerako Amnistia Legea
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak Euskadiko Mendekotasunaren finantzaketa eguneratzea erabaki du, baliabideak urtean ia 250 milioi eurotan handituta
UZT. 15 | Eusko Jaurlaritza

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak Euskadiko Mendekotasunaren finantzaketa eguneratzea erabaki du, baliabideak urtean ia 250 milioi eurotan handituta

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa formatu telematikoan bildu da uztailaren 9an, eta erabaki bakarra hartu du aho batez: Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarria onartzea
EBren aurrekontu berrian arrantza politika erkidea blindatzea babestu du Oihane Agirregoitiak
UZT. 15 | Europako Legebiltzarra

EBren aurrekontu berrian arrantza politika erkidea blindatzea babestu du Oihane Agirregoitiak

EAJ-PNVko eurodiputatuak gaur, asteazkena, Europako Parlamentuko arrantza batzordean bozkatu du 20228-2034 epealdirako urte anitzeko finantza markoan arrantza eta akuikulturarako finantzaketa maila “egoki eta aurreikusgarria” eskatzen duen txostenaren alde
EAJ-PNVk Euskadiko Gobernu koalizioa aldarrikatu du, populismoaren eta ziurgabetasunaren aurrean moderazioaren eta egonkortasunaren babesleku gisa
UZT. 15 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVk Euskadiko Gobernu koalizioa aldarrikatu du, populismoaren eta ziurgabetasunaren aurrean moderazioaren eta egonkortasunaren babesleku gisa

Imanol Pradales Lehendakaria eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea izan dituen legebiltzar-taldearen lan-jardunaldia egin da Bilbon