Imanol Pradales: “Gazte jendeak izan behar du bere bizi proiektu propioa eraikitzeko aukera, enplegu onekin eta kontziliaziorako laguntzekin”
2024 API. 08 | EBB

Imanol Pradales: “Gazte jendeak izan behar du bere bizi proiektu propioa eraikitzeko aukera, enplegu onekin eta kontziliaziorako laguntzekin”

Sestaon José Antonio Ardanza Lehendakariaren heriotza eguneko albiste izan duen ekitaldian, EAJ-PNVko hautagaiak nabarmendu du demografiaren erronkari heldu behar zaiola kontziliaziorako laguntzak abian jarriz, jaiotze tasak gora egin dezan
Imanol Pradales: “1.250 milioi euro inbertituko ditugu Euskadi osoan ospitale eta osasun zentroak hobetzen”
2024 API. 08 | EBB

Imanol Pradales: “1.250 milioi euro inbertituko ditugu Euskadi osoan ospitale eta osasun zentroak hobetzen”

EAJ-PNVren Lehendakarigaiak Donostiako Onkologikoaren ondoan egin den ekitaldian zehaztu du zentro honek minbiziaren tratamendurako protonterapia eraikin berria izango duela laster. “Herri gisa harro egoteko moduko gauza izango da. Gaixoen ongizatea hobetuko duen zerbitzua izango da, gaixotasunari aurre egiteko aukera berriak eskainiz”
Imanol Pradales: “Euskadi kohesionatua da aukerak eskaintzen dituena, bakoitzak erabaki  ahal izan dezan bere bizi proiektua non garatu nahi duen”
2024 API. 07 | EBB

Imanol Pradales: “Euskadi kohesionatua da aukerak eskaintzen dituena, bakoitzak erabaki ahal izan dezan bere bizi proiektua non garatu nahi duen”

Imanol Pradalesek, EAJ-PNVk Lehendakaritzarako proposatzen duen hautagaiak, Araian aldarrikatu du euskal lurralde guztien arteko berdintasuna, eta hitzeman du “Araban Araia eta Gasteiz artean eta Gasteiz eta Erribera Beitiako Manzanosen artean aldiriko zerbitzuak abian jartzeko aukerak” baloratuko direla
Imanol Pradales: “Gazteen eskubidea ere bada amets egitea, eta beren ametsak betetzen lagunduko diegu”
2024 API. 06 | Berria

Imanol Pradales: “Gazteen eskubidea ere bada amets egitea, eta beren ametsak betetzen lagunduko diegu”

EAJ-PNVk Lehendakaritzarako proposatzen duen hautagaiak gaur arratsaldean Vitoria-Gasteizen azaldu ditu berak eta bere alderdiak enplegu, etxebizitza, laneko garapen eta kontziliazio alorrean hitzeman dituzten konpromisoak. “Hitzematen dut Herri honetako gazte bakoitzak bere bizi proiektu propioa egin ahal izango duela askatasunez , eta neurri zehatzak abian jarriko direla lehen etxebizitza eskuratu ahal izateko, familia eratzeko eta enplegu eta soldata duinak izan ditzaten, bizitzeko lan egin dezatela, eta ez lan egiteko bizi”
Imanol Pradales: “Mundu globalizatuari ez diogu inolako beldurrik. Sustraiak sendo dituen Herria gara, eta gure nortasuna zaindu eta indartzeaz gain mundu osoari transmitituko diogu”
2024 API. 06 | Berria

Imanol Pradales: “Mundu globalizatuari ez diogu inolako beldurrik. Sustraiak sendo dituen Herria gara, eta gure nortasuna zaindu eta indartzeaz gain mundu osoari transmitituko diogu”

Imanol Pradales EAJ-PNVren Lehendakarigaiak gaur Azkoitian hitzeman du euskal nortasuna finkatu eta mundu zabalean ezagutzera emango duela “gure nortasunak munduan bereizten gaituelako eta mundu global honetan lehiakortasuna irabazteko, txikitasunaren eta ezezagun izatearen edertasuna baliatu behar ditugulako”
Imanol Pradales: “Ongizatea da etorkizunari lasai begiratu ahal izatea, zainketarik onenak aukeratu ahal izango ditugulako”
2024 API. 05 | EBB

Imanol Pradales: “Ongizatea da etorkizunari lasai begiratu ahal izatea, zainketarik onenak aukeratu ahal izango ditugulako”

EAJ-PNVren Lehendakarigaiak gaur Errekalden hitzeman du zainketak hobetzen jarraituko duela ekimen sozialeko Hirugarren Sektorearen eskutik lan eginez, senideak zaintzen dituztenei babesa emanez eta nahi ez den bakardadearen kontrako jarduna lehenetsiz. Era berean hitzeman du “Euskadi segurua” eraikitzeko lanari eutsiko zaiola, “auzo seguruak eta hiri seguruak izateko”
Imanol Pradales: “Euskadi igoko dugu etorkizuneko industria berrira eramango gaituen trenera”
2024 API. 05 | Berria

Imanol Pradales: “Euskadi igoko dugu etorkizuneko industria berrira eramango gaituen trenera”

EAJ-PNVren Lehendakarigaiak azpimarratu ditu euskal industriaren indargune nagusiak, Europako berritzaileen taldearen barruan finkatuta dagoelarik, eta ekonomia digital berriaren eta datuen inguruko proiektu eta inbertsioak garatu eta erakarri beharra aldarrikatu du “kalitatezko enpleguak sortzeko eta diru sarrerak bermatzeko, etorkizunera begira osasuna, hezkuntza eta gainerako politika publikoak bermatuko dituztenak
'Aukeratu Euskadi. Elige Bienestar' goiburupean Vitoria-Gasteizen abiarazi du EAJ-PNVk Apirilaren 21erako Kanpaina
2024 API. 04 | EBB

'Aukeratu Euskadi. Elige Bienestar' goiburupean Vitoria-Gasteizen abiarazi du EAJ-PNVk Apirilaren 21erako Kanpaina

Andre Maria Zuriaren Plazatik, Imanol Pradales, Joseba Díez Antxustegi, Bakartxo Tejeria, Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzarrek alderdikide jeltzaleak deitu dituzte kanpainan mobilizatzera eta euskal hiritargo osoari eskatu diote Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte hartzea
Pradalesek  Euskadiko ongizatea areagotzeko konpromisoen dekalogoa aurkeztu du Vitoria-Gasteizen
2024 API. 03 | EBB

Pradalesek Euskadiko ongizatea areagotzeko konpromisoen dekalogoa aurkeztu du Vitoria-Gasteizen

EAJ-PNVk euskal hiritargoari eskaintzen dion proposamena eman du ezagutzera Lehendakarigai jeltzaleak. Egitasmoak 575etik gora neurri jasotzen ditu: “Euskal gizarteak gure proposamenak ezagutzea eta besteekin alderatzea nahiko genuke, horixe delako hauteskundeen gako nagusia: ereduak alderatzea”, adierazi du Pradalesek. “Hau ez da hauteskundeetarako egitasmo bat, Gobernu egitasmo bat baizik”, esan du Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek