Andoni Ortuzarrek, Iñigo Urkulluk, Imanol Pradalesek, Oihane Agirregoitiak eta Bea Berlangak hitza hartu dute gaur jeltzaleek ‘Indar Berria, Euskadi Berria‘ goiburupean jendez gainezka egon den Plaza Barrian egin den Aberri Egunaren ospakizuneko ekitaldi nagusian
EAJ-PNVren Lehendakarigaiak gaur adierazi du Europaren egungo egoerak eragiten dion kezka, eta muturreko mugimenduen, populismoaren eta polarizazio politikoaren gorakadaren ondorioz demokrazia mehatxatzen duten arriskuak azpimarratu ditu. "Demokraziak gaur egun dituen erronketarako konponbideak ezinbestean behar du demokrazia sendotzea eta ongizatearen gizartea finkatzea: osasuna,hezkuntza, segurtasuna eta erkidegoaren elkartasuna. Beharrezko ditu kultura demokratiko sakona, bai eta heziketa demokratiko zabalagoa ere”, esan du Pradalesek Intxortako borrokaldiaren 88. urteurrena gogoratuz Elgetan egin den ekitaldian"
EAJ-PNVren Lehendakarigaiak Balmasedan hitzeman du gehien behar duten eskualdeetan inbertsioak eta aukera berriak ekarriko dituzten Plan Estrategikoak abian jarriko direla “ez baitugu Euskadin bi abiadura egoterik nahi”
EBBren idazkari Mireia Zaratek, A-21ko Hauteskundeetarako Arabako zerrendaburu jeltzale Joseba Díez Antxustegik eta EGI-Euzko Gaztediren aberri kontseiluko idazkari Bea Berlangak ezagutzera eman dute gaur Euzkadi Buru Batzarrak Aberri Egunaren 93. edizioaren kariaz egin duen adierazpena
Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen Urteko Arau Planak 50 lege-aldaketa jasotzen ditu, eta horien artean ez dago Sekretu Ofizialen Lege Frankistaren erreforma. Hori dela eta, EAJ-PNVk jeltzaleen ekimena "aldaketaren aitzindari" gisa erabiltzeko eskatu die koalizio-exekutiboko alderdiei
Euskal Taldearen bozeramaileak aditzera eman duenez “etengabe ari dira Kataluniako auziaz, Madrilgo politika desegonkortzeko gaitasuna duelako”, eta horrek eragiten ditu “Euskadirekin zerikusirik ez duten giroa eta sentsazioa”
EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradales trantsizio energetikoaren alorrean ari diren euskal enpresa eta startup-etako ordezkariekin batzartu da gaur deskarbonizazio prozesuen etorkizunaz eta Euskadiko energia berriztagarrien etorkizunaz hitz egiteko: “Energiaren sektore garrantzitsua dugu Herri honetan, deskarbonizatzeko asmoari eutsi nahi dion sektorea,aldi berean deskarbonizatzeko prozesu horretan industriari eta euskal gizarte osoari lagunduz. Pragmatismoarekin ekin behar diogu, errealismoarekin”, ziurtatu du
Joseba Díez Antxustegik, apirilaren 21ean talde jeltzaleak Araban aurkeztuko duen zerrendako buruak, gaur adierazi du EAJk lan egingo duela “herri honek presentzia eta eragina izan dezan Europako egungo hodeia zehazteko orduan” eta “bere garapena etikoa izan dadin eta pertsonen eskubideak errespeta ditzan”
Zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin, www.eaj-pnv.eus Web guneak cookie-ak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen diguzu cookie horiek erabili ahal izateko. Honi buruzko informazio zabalagoa gure lege oharrean aurkituko duzu.Onartu