Bilbaok pozez hartu du biktimei babes programetara sartzeko aukerak hobetzeko xedez jeltzaleek aurkeztu duten proposamena onartu izana. Azkenik, nabarmendu du ezinbesteko gertatzen dela mehatxu honen kontrako borrokari ekiteko orduan funtsezko eskubideak errespetatu behar direl, eta kritikatu du Espainiako gailur judizialak torturarekiko erakutsi duen tolerantzia, Estrasburgoko epaitegiak behin eta berriz seinalatu duena, eta “Atutxa auzia” deritzona moduko egoerak ekarri zituen salbuespenezko zigor zuzenbidea salatu du.
Eztabaida honen markoan, eurodiputatu jeltzaleak Europako polizia eta justiziaren arteko koordinazioa hobetzeko planteatzen diren neurriak azpimarratu ditu eta gogora ekarri du agiri berean azaltzen dela estatu kide batzuetan erakunde batzuk Europako koordinazio,ezagutza eta baliabide guneetara sartzea zigortzen dutela. Espainiako estatuan Ertzaintzarekin edo Mossos de Esquadra polizia taldearekin gertatzen dena ikusita, Europako legeriaren arabera parte hartzeko eskubidea dutela gogoan, Izaskun Bilbao Barandicak Europako parlamentuan eskatu du arreta handiagoa jartzea “terrorismoa borrokatzeko eskuduntzak,ezagutza eta gaitasuna duten polizia taldeak Europako inteligentzian sartzea eragozten duten Estatuek bete gabe uzten legerian”.