Izarrez jositako gaua ospatu zen Portugalen, eta Euskadik beste Michelin izar bi eskuratu ditu aurten. Lehena Martin Berasategiren Donostiako Eme Be Garrote jatetxearentzat izan da eta bigarrena Eneko Atxa sukaldari zornotzarrentzat. Etxanobek, bestalde, kokapena aldatu du eta Etxanobe Atelier izena hartuko du aurrerantzean . Jatetxe honek lehenagotik daukan Michelin izarrari eusten dio.