Halaber, EBBko presidentea ODCAko presidente Juan Carlos Latorrerekin eta Txileko Alderdi Demokrata Kristatuko presidente Fuad Chahínekin batzartu zen, Txileko Santiagoko hirian egin zuen lehen egunean.
Liman harrera egin zion Peruko Kongresuko presidente Daniel Salaverrik eta Ganberan ordezkaritza duten alderdietako bozeramaileek.EBBko presidentea Limako Euskal Etxeko arduradunekin batzartu zen eta mahai inguru batean parte hartu zuen 500 pertsonaren artean, Peru eta Txilera egin zuen bisita ofizialaren lehen egunean.
Azkenik, Cuzkon izendatu zuten Ortuzar `Bisitari kutun´ Europa eta Amerikaren arteko lankidetzan egin duen ibilbide luzeagatik”. Inken hiriburuko alkate Víctor Boluarte Medinak EBBko presidentearen lana goraipatu zuen “herriak errespetatuz eta beren nortasunak indartuz” jardun duela nabarmenduz.