Era berean animatu du eskubide hau Europako hizkuntza guztietan egikaritu ahal izatea estatu kideen lurralde zati batean ofizialak diren hizkuntzetan, eta balioetsi du eskubidea arautuko duen erreforma hauek hiritargoaren ekimenetik etorri izana.
Izaskun Bilbao Barandicak Europako Hiri Ekimenaren egikaritza orain arte arautzen zuen araudia hobetzeko txostenaren inguruko eztabaidan parte hartu du. Estatu mailako hiri ekimen legegileen bertsioa da baina Europara egokitua. Euskal eurodiputatuaren aburuz “Europako Hiri Ekimenaren egikaritza hobetzea eta ahalbidetzea da demokraziari eta hiritargoa Europako gaietara hurbiltzeko egin behar den ariketari egiten zaien ekarpena”. Era berean balioetsi duenez “eskubide honen egikaritza baliagarriago,erabilgarriago eta errazago egiteko sartu diren hobekuntza asko herritarrengandik eurengandik etorri dira”.