Alex Arriola SPRI taldeko zuzendari orokorrak Cannesen jaso du Financial Times taldeko Fdi Intelligence aldizkariak “berriz ere “ Euskadiri egin dion aintzatespena, atzerriko inbertsioak erakartzeko lurraldea dela nabarmenduz, Eusko Jaurlaritzak aditzera eman bezala.
Oraingo honetan SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren `Invest in the Basque Country´ estrategiaren lau alderdi saritu dira: ezarrita dauden enpresei laguntzekoa, Bind 4.9 startup-ei laguntzeko programa publiko-pribatua, pizgarriek emateko sistemak eta Euskadira atzerriko inbertsioa erakartzeko proiektuetako bat, Viralgen AEBko enpresarena,hain zuzen.