Akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, urtero, Kupotik 2 milioi euro deskontatuko dituela nabarmendu du. Hain zuzen, 31 milioi euroren % 6,24, hori baita Espainiako Gobernuak urtero Estatuko autobideetarako aurrekontuan jaso duen kopurua.
Erkoreka sailburuak akordio hau Euskadirentzat oso positiboa dela azpimarratu du. “Gaur, Eusko Jaurlaritzaren konpromiso eta helburu nagusietako bat gero eta hurbilago dugu: Gernikako Estatutua osorik bete dadin lortzea, autogobernu aitortua”, esan du. Sailburuak azaldu duenez, transferentzia horren bidez, osatu egiten da errepideen euskal mapa, eta % 100ean euskal erakundeen titulartasunekoa izatera igaroko da, horrela. “Akordioaren bidez, gainera, Itunaren harreman itunduaren eta alde bikoaren eredu historikoa aitortu eta sendotzen da”, gaineratu du.
Bozeramaileak adierazi du akordio berri horrek elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez Gernikako Estatutua osorik betetzea bideragarria dela erakusten duela. “Akordio berrien sarrera izatea espero dugu”, esan du.
Gainera, Erkorekak jakinarazi du bi gobernuak datozen egunotan dagoeneko oso aurreratuta dauden beste hiru eskumenetan lanean jarraitzea adostu dutela:
Eskola-aseguruaren osasun-prestazioak.
Farmaziako produktuen arloko Estatuko legeriaren betearazpen-funtzioak.
Euskadin egoitza duten enpresetan enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden pertsonen erretiroaren aurretiko laguntza berezien kudeaketa.
Iturria: Irekia