Txapela Aramara itzuli da eta historia osoan diziplina honetan izan den pilotaririk trebeenaren burura,hain zuzen. Kirolean eta bizitzan denbora da epailerik zorrotzena eta denborak esango du gazte hau zertarako gai den: ezkerreko besoaren indarra, neurrigabeko sotamanoa, bolea bizia, eskuineko esku eta beso horien trebezia, Elezkano II.aren kontrako finalaurrekoan horren egokiro funtzionatu zuen sakea. Ezaugarri horiek guztiek eraman zuten garaile izatera final konplikatu eta zailean, Mikel Urrutikoetxea ere oso trebe eta indartsu agertu zelako finala ikuskizun gogoangarri bihurtuz.