PDE-ren adierazpena, EAJ-k Europaren Egunaren kariaz bere egiten duena
2022 MAI. 09 | Europako Legebiltzarra

PDE-ren adierazpena, EAJ-k Europaren Egunaren kariaz bere egiten duena

Aurten, maiatzaren 9a inflexio puntu bat izango da Europarentzat. 70 urte beteko dira Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Komunitatea eratzeko Ituna berretsi zenetik baina, aldi berean, 70 urte beteko dira Defentsaren Europako Komunitatearen sorrera izenpetu zenetik. Europar Batasunak azken urte bi hauetan ezagutu dituen aldaketa nabarmenen gainetik, Rubikon berriak zeharkatzea erreklamatzen dugu Europako Demokratek
Izaskun Bilbaok balioetsi du euskal hiritargoak Europa indartsuago batean sinestea, toki inplikazio handiagoa izango duena
2022 MAI. 09 | Europako Legebiltzarra

Izaskun Bilbaok balioetsi du euskal hiritargoak Europa indartsuago batean sinestea, toki inplikazio handiagoa izango duena

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren baitan eman diren eztabaiden ondoren, hiritargoak Europa indartsuagoa nahi izatea, baina baita toki inplikazio handiagoarekin ere, Konferentziaren baitan egin diren lantaldeetan agertu den ondorioa izan delarik. Europako diputatu jeltzaleak gogorarazi du pandemiak eta Ukrainako legez kanpoko inbasioak eragindako krisiek egiaztatu dutela Europako proiektuaren baliagarritasuna, eta nabarmendu du Batasunaren dimentsio soziala eta osasuna indartzea edo defentsa partekatua egitea aurrerapausoak direla, eta halakorik ez zela emango krisi hauek eragin ezik
“Amnesiaren aurrean, memoria; adanismoaren aurrean, errealitatea; kamuflajeren aurrean, egia eta benetakotasuna”, defendatu du Joseba Egibarrek
2022 MAI. 08 | GBB
“EAJ-PNV lanean ari da Euskadi burujabe bat lortzeko, garapen ekonomikoa eta justizia soziala oinarri hartuta” nabarmendu du Joseba Egibarrek
2022 MAI. 07 | GBB

“EAJ-PNV lanean ari da Euskadi burujabe bat lortzeko, garapen ekonomikoa eta justizia soziala oinarri hartuta” nabarmendu du Joseba Egibarrek

“Ezberdintasun sozial eta ekonomikoei aurre eginez herri gisa aurrera egiteko proiektu bat eskaintzen dugu; Euskadin norabide politiko, ekonomiko eta soziala gidatzeko eta markatzeko gai den proiektu bat”, gehitu du
'Kisko' eta Arancha Inchausty omendu ditu EAJ-PNVk Auritz-Burgueten
2022 MAI. 07 | NBB

'Kisko' eta Arancha Inchausty omendu ditu EAJ-PNVk Auritz-Burgueten

Francisco Dufur `Kisko´eta Arancha Inchausty omendu ditu gaur EAJ-PNVK, Pirinioko alderdikide historiko bi, Auritz- Burgueten egin den ospakizunean. Bertan izan dira EBBren presidente Andoni Ortuzar, NBBren presidente Unai Hualde, Mikel Gaztelu Geroa Baiko zinegotzia, Maria Solana eta Blanca Regulez foru parlamentariak eta Foru Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresarako Garapen kontseilari Mikel Irujo, besteak beste. Dufur eta Inchausty EAJ-PNVren militantziaren eredu dira eta izan dira Nafarroan, pertsona abertzale eta solidarioak, beren inguruko kulturaren eta folklorearen eta euskararen ekintzaile sutsuak. Alderdiaren Exekutibaren adeitasuna jaso dute gaur, bai eta herri karguena eta Pirinio inguruko alderdikideena ere, bizitza osoan egin duten lana eta esfortzua eskertu nahi izan dietelako
EABko emakumeen aldeko omenaldi hunkigarria  elkartearen sorreraren mendeurrenean
2022 MAI. 07 | EBB

EABko emakumeen aldeko omenaldi hunkigarria elkartearen sorreraren mendeurrenean

Sabino Arana Fundazioak antolatu du ekitaldia eta Emakume Abertzale Batzako kide historiko haietako batzuen ondorengoek parte hartu dute. Ordezkari politiko eta instituzional ugari izan dira saioan
EAJ-PNVk baldintzarik gabeko oinarrizko errenta errefusatu du eta egungo eredua indartzeko apustua egin du DSBEaren erreformarekin
2022 MAI. 05 | Eusko Legebiltzarra

EAJ-PNVk baldintzarik gabeko oinarrizko errenta errefusatu du eta egungo eredua indartzeko apustua egin du DSBEaren erreformarekin

Eusko Legebiltzarrak gehiengo zabalez baztertu du oinarrizko errenta unibertsala ezartzeko Herri Ekimen Legegilea izapidetzea. “Gizarte-babeserako sistema bat dugu, funtzionatzen duena eta Gobernuak indartuko duena, behar duen inor baliabiderik gabe gera ez dadin”, argudiatu du Aitor Urrutiak
Joseba Agirretxeak Pegasus bidez eginiko espioitzaz esan du “maila goreneko eskandalu politikoa” dela eta gertakariak argitzea exijitu du
2022 MAI. 04 | Kongresua

Joseba Agirretxeak Pegasus bidez eginiko espioitzaz esan du “maila goreneko eskandalu politikoa” dela eta gertakariak argitzea exijitu du

Kongresuko Defentsa Batzordean non Robles ministroa ere izan den, Euskal Taldeko diputatuak kritikatu du “parlamentuan Ikerketa batzordea eratzeari uko egiten diotenen koldarkeria”
Aitor Esteban: “Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da Pegasus-en espioitzarekin zerikusia duen guztia ikertzea”
2022 MAI. 03 | Kongresua

Aitor Esteban: “Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da Pegasus-en espioitzarekin zerikusia duen guztia ikertzea”

PSOEk Ikerketa Batzordea eratzeari muzin egin ondoren Euskal Taldeko bozeramaileak esan du Espainiako gobernuak “diagnostiko okerra” egin duela
Nazioz gaindiko zerrendak osatzea babestu du Izaskun Bilbaok eta ez ditu onartu “europarrak ere badiren” nazioak kanpoan utziko lituzketen mugak
2022 MAI. 02 | Europako Legebiltzarra

Nazioz gaindiko zerrendak osatzea babestu du Izaskun Bilbaok eta ez ditu onartu “europarrak ere badiren” nazioak kanpoan utziko lituzketen mugak

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak nazioz gaindiko zerrendak osatzea babestu du, Europako hurrengo hauteskundeetan 27 diputatu Batasun osoko hiritarrek aukeratuak izan daitezen eta, era berean, Batzordeko presidentea izendatu dezaten. Aldi berean, uko egin dio “europarrak ere badiren nazioak euroganberatik kanpo uztea” ekarriko duten portzentajeak ezartzeari.