Kontuak negoziatzeari uko egiteko orduan Partido Popularrak erakutsi duen “mendeku gosea” eta Elkarrekin Podemosen “umekeria” salatu ditu legebiltzarkide jeltzaleak
Ekimena, diputatu guztientzat Ikerketa Batzorde guztietako agiriak eta Mahaiaren agiriak eskuragarri jartzea erreklamatzen duena, inolako azalpenik gabe izan da ez onartua
Senatuko EAJ-PNVren taldeko bozeramaileak 1978ko Konstituzioa onartu zeneko 40. urteurrenean gogoratu du euskal hiritargoaren %30ak baino ez zuela aldeko botoa eman: “Urruntze hori egunez egun areagotzen ari da”
EAJ-PNVren Napar Buru Batzarreko presidente Unai Hualdek aditzera eman duenez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak egitateak,sexu-erasotzat baino, abusutzat jotzeko eman duen epaiak areago egiten du “gizartearen eta justiziaren artean gaur egun dagoen zatiketa”
2019ko Michelin Gidaren azken edizio honetan, Euskadik beste izar bi eskuratu ditu, eta jadanik 23 dira handienen artean dauden jatetxeak. Eme Be Garrote eta Eneko jatetxeek eskuratu dute beren lehen izarra .
Durangok iaz baino 5.000 bisitari gehiago hartu ditu eta salmenten aurreikuspen guztiak gainditu dira. Antolakuntzak iragarri du 2019an liburu eta disko azoka abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo dela
Joseba Ezkurdia zoriontsu agertu zen buruz buruko lehen txapela eskuratzeagatik, baina ez du ahaztu nahi izan eskuz binakakoan lortutakoa “niretzat oso berezia izan zelako, lagun batekin irabazi nuelako eta nire lehen txapela izan delako”
Nafarroako Bozeramaileen Batzordeak 2019rako Foru Aurrekontu Egitasmoa onetsi du, 14.535.020 eurokoa. Horrek ekarriko du gastu mailari eutsi ahal izatea 2018ko aurrekontu bateginaren kopuruarekin alderatuta. Aurrekontuaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Orain Bai taldeak, PSNk e I-E taldeak. UPN eta PPN taldeek kontra bozkatu dute.
Eusko Ikaskuntzak Oñatiko Mikel Deuna Elizan aurkeztu ditu urrian eta azaroan “Geroa elkar-ekin´ izenburupean egin duen 18. kongresuaren ondorioak. `Liburu Zuria egiteko Oinarriak´ agiria aurkeztu dute eta iragarri dute Liburu Zuria udaberrirako egongo dela idatzita.
Euskal Hiria ekimenak Bilboko Bizkaia Aretoan batu ditu 300 bat aditu, eta Euskadin gaur egun bizi diren eta etorkizunean biziko diren hiritar guztiei eragiten dieten gaiak jorratu dituzte. Kongresuan hitz egin dute hirien eginkizunaz, merkataritzaz, turismoaz, eguraldiaz eta energiaz, hirien eraberritzeaz eta mugikortasunaz. Gai horiek guztiek ez dituzte muga administratiboak ulertzen eta mugaz gaindikoak dira “eta aukera bikaina eskaintzen dute erronkei elkarrekin eta lankidetzaren bidez ekiteko, gure herrialdeetan bizi diren pertsonen bizitza kalitatea hobetzen lagunduko duten sinergiak sortuz”.
Zerbitzurik onena eskaintzeko helburuarekin, www.eaj-pnv.eus Web guneak cookie-ak erabiltzen ditu. Gunean nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen diguzu cookie horiek erabili ahal izateko. Honi buruzko informazio zabalagoa gure lege oharrean aurkituko duzu.Onartu