Europako Parlamentuak gaur arratsaldean eztabaidatu du lau urte lantzen daraman txostena. Agiri honek gutxieneko arau batzuk jasotzen ditu pertsonen irisgarritasuna ahalbidetzera zuzendutako zerbitzuek eta produktuek legez, arauz eta administratiboki bete behar dituzten gutxieneko baldintzen inguruan. Lau urteko lanaren ondoren, aurreikuspenen arabera, aste honetan bertan lortuko da akordio bat, Kontseilua, aldi honetan guztian, Nazio Batuen Erakundeak desgaitasunaren inguruan egin zuen adierazpena izenpetzeak zekartzan derrigorrak bereganatzearekin oso ados agertu ez arren.