Indarkeria matxistaren eta gorroto-arrazoiengatiko indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa onetsi du EAJ-PNVk
MAR. 24 | EBB

Indarkeria matxistaren eta gorroto-arrazoiengatiko indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa onetsi du EAJ-PNVk

Aberri Batzarrak atzoko bilkuran berretsi zuen EBBk proposatutako testua, zeinaren bidez talde jeltzaleak adierazi baitu “indarkeria matxistatzat eta gorrotoagatiko-indarkeriatzat har daitekeen jokabide oro prebenitzeko, detektatzeko eta desagerrarazteko” konpromiso irmoa
EAJ-PNVk Osasun ministroari eskatzen dio negozia dezala medikuen greba desblokeatzeko
MAR. 20 | EBB

EAJ-PNVk Osasun ministroari eskatzen dio negozia dezala medikuen greba desblokeatzeko

Joseba Díez Antxustegik Espainiako Gobernuari eskatu dio ez dadila negoziazio-mahaitik altxa akordioa lortu arte, eta iragarri du EAJ-PNVk azalpenak eskatuko dituela Kongresuan
Vaquerok, Sánchezi gerraren ondorioak arintzeko neurriez:
MAR. 18 | Kongresua

Vaquerok, Sánchezi gerraren ondorioak arintzeko neurriez: "Bi egun dituzu taldeekin negoziatzeko. Oraingo honetan ez ezazu arriskatu"

Euskal Taldearen bozeramaileak Gobernuko presidenteari gogora ekarri dizkio azken asteotan onartu ezin izan diren dekretuak, Euskal Taldeak proposatutako 31 neurriak negoziatzera premiatu du eta Gobernuari eskatu dio Kongresuan adostasuna bilatzea “hiritargoa babesteko”, “familia, autonomo eta funtsezko sektore asko daudelako zain”
 EAJ-PNVk bizkortasuna eskatu dio Espainiako Gobernuari Ekialde Hurbileko gerraren inpaktu ekonomikoaren aurrean erantzuteko
MAR. 17 | Senatua

EAJ-PNVk bizkortasuna eskatu dio Espainiako Gobernuari Ekialde Hurbileko gerraren inpaktu ekonomikoaren aurrean erantzuteko

Luke Uribe-Etxebarriak Ekonomia ministroa premiatu du, familiek eta enpresek berehala nabaritzen dituzten ondorioei astiro ez erantzuteko
Sindikatuek deituriko greba orokorraren atzean “motibazio politikoa” dagoela salatu du EAJ-PNVk
MAR. 17 | EBB

Sindikatuek deituriko greba orokorraren atzean “motibazio politikoa” dagoela salatu du EAJ-PNVk

Talde jeltzalea bat dator pertsona guztientzako gutxieneko soldata duinaren aldeko defentsarekin, baina hiritargoari jakinarazi nahi dio EAEk eta NFKk ez dutela Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata igotzeko eskumenik. Ildo beretik adierazi dutenez Herri osoa gelditzeko deia egin dutenek “zarata besterik ez dute egin nahi, errealitatean ematen ez den haserre sentsazioa erakutsiz”
2028-2034 aldirako asmo handiko  europar aurrekontua defendatzeaz gain EAJ-PNVk berme gehiago erreklamatu ditu Kanariar uharteak bezalako erregio ultraperiferikoentzat
MAR. 16 | Europako Legebiltzarra

2028-2034 aldirako asmo handiko europar aurrekontua defendatzeaz gain EAJ-PNVk berme gehiago erreklamatu ditu Kanariar uharteak bezalako erregio ultraperiferikoentzat

Kanarietako Gobernuak antolatutako hitzaldian, Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzaleak gaur ohartarazi du EBren marko finantzarioa ezin dela “zulo ilun” bihurtu non “erregioek hitza eta boto eskubidea izango ez duten”
Euskal Taldeak 31 neurri proposatu ditu Ekialdeko gatazkaren eraginez familien eta langile autonomoen gastuaren igoerari aurre egiteko
MAR. 16 | Kongresua

Euskal Taldeak 31 neurri proposatu ditu Ekialdeko gatazkaren eraginez familien eta langile autonomoen gastuaren igoerari aurre egiteko

Vaquerok asteburuan bidali zizkion Espainiako gobernuari talde jeltzaleak prestatu dituen neurriak. Zerrenda hauetan jasotzen dira laguntza zuzenak, zerga-hobariak eta lege aldarazpenak, denak Euskadiko industria, lehen sektore eta garraioaren iraunkortasuna babesteko eta enplegua bermatzeko eta neurri horiek hiritarren “poltsikoetan” nabari daitezen
Oihane Agirregoitia: “Legeria erabat betetzen dela bermatzeaz gain, trenbideetako segurtasunerako sistema modernoen ezarpena bizkortu behar du EBk”
MAR. 12 | Europako Legebiltzarra

Oihane Agirregoitia: “Legeria erabat betetzen dela bermatzeaz gain, trenbideetako segurtasunerako sistema modernoen ezarpena bizkortu behar du EBk”

EAJ-PNVko eurodiputatuak azpimarratu du horretarako baliatu beharko liratekeela kontratazio publikoak, digitalizazioak eta berrikuntza teknologikoak Europako trenbideetako segurtasuna areagotzeko eskaintzen dituzten tresnak
Euskal Taldeak eskatu du bide-prestakuntzako irakasleak gidari profesionaltzat jotzea
MAR. 12 | Kongresua

Euskal Taldeak eskatu du bide-prestakuntzako irakasleak gidari profesionaltzat jotzea

Talde jeltzaleak lege-proposamen bat erregistratu du, eta bertan zehazten du autoeskolako gidariek gidari profesionalen arrisku fisiko eta psikologiko berberak dituztela eta kanpo-faktore berberen mende daudela, eta ez liratekeela irakasle gisa soilik identifikatu behar
María Dolores Etxanok gastu-araua malgutzeko eskatu dio Ogasun ministroari, administrazio publikoek baliabideak herritarren beharretara bidera ditzaten
MAR. 11 | Senatua

María Dolores Etxanok gastu-araua malgutzeko eskatu dio Ogasun ministroari, administrazio publikoek baliabideak herritarren beharretara bidera ditzaten

Salatu du Estatuak "zaharkituta" dauden arauak aplikatzen dituela, zorpetze-arazoak dituzten administrazioak eta saneatuta daudenak bereizten ez dituztenak, zerbitzu publikoetan edo inbertsioan egiten duten gastua mugatuz